Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Gaur, gure ikastola benetan gune irekia eta aberasgarria bihurtzen duen programa bati buruz hitz egin nahi dizuegu: Expertia programa. Oraindik ezagutzen ez baduzu, Expertia hitzaldi edo hitzaldi sorta bat baino askoz gehiago da; hainbat adituk beren ezagutzak eta esperientziak gure ikasleekin partekatzeko topagunea da. Gaurkoan adibidez, Iria, Nileren amatxu izan dugu Lehen Hezkuntza diruaren inguruan...
Sakondu
Atzo Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek Plentzia eta Gorliz arteko irteera bat gozatu ahal izan zuten. Gainera eguraldi onak lagundu zien eta oso ondo pasa zuten. Ikusi nahi duzu? Irudi batzuekin utziko zaitugu.
Sakondu
Gaur egun berezia izan da ikastolan, Haur Hezkuntzako ikasleek antzerki musikal zirraragarri batera joateko aukera izan baitute, eta onena da Lehen Hezkuntzako kideak izan direla protagonista! Itsaso musika irakaslearen zuzendaritzapean, eta Lehen Hezkuntzako ikasle zaharrenen parte-hartzearekin, txikienak poztu dituen obra bat egin da. Beraientzat, ikuskizun batez gozatzera esertzea baino askoz gehiago izan da. Talde-lanaren balioari...
Sakondu
Aste honetan, DBHko eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek Zornotzako edateko uren tratamendurako estazioa (EUTE) ezagutzeko aukera izan dute, hezkuntza-esperientzia baliotsua. Jakin nahi duzu zergatik eta zer ikasten duten han? Ura edangarri bihurtzeko prozesua: hurbiletik ikus dezakete ura edangarri bihurtzeko prozesua, hartunetik hasi eta banaketaraino. Prozesuaren urratsei buruz ikas dezakete, hala nola iragaztea, desinfektatzea eta produktu...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako animaliak oporretan ere zainduta eta atendiduta daude, baina ikasleak oporretatik itzuli ondoren, haiek berriz ere bisitatzeko eta zaintzeko unea izan da. Izan ere, animaliak zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Hauek dira ikas ditzaketen gauzetako batzuk: Erantzukizuna: Animalia baten zaintzaz arduratzean, hala nola elikatzeaz, ura emateaz eta bere espazioa garbitzeaz, erantzukizunak betetzearen...
Sakondu
Opor onak izan dituzuela espero dugu. Orain, pilak kargatu berri, bideari berriro ekiteko eta kurtsoaren azken etapa honetan lan egiteko unea da. Eta uste baino lehenago igaroko da. Batez ere Batxilergoko gure ikasleentzat, azken txanpa garrantzitsu bati uste bainok lehenago aurre egingo baitiote. Badakigu azterketak, proiektuak eta erabakiak dituzuela aurretik, baina badakigu baita horiei aurre...
Sakondu
Pixkanaka aurrera doa ikasturtea eta Aste Santuko oporretara heldu gara! Lerro hauetatik opor-egun onak opa nahi dizkizuegu, eta ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko energiak kargatzen lagunduko dizuen atsedena izan dezazuela. Ondo izan eta bueltara arte!
Sakondu
Gaur arratsaldeko 18:23etan Lauaxetak hartuko du lekukoa Korrikan. Aurretik, 16:30etatik aurrera, musika eta txokolatea izango ditugu ikastolan, ondoren Korrika girotzeko, ospatzeko eta elkarrekin bat egiteko. Baina, gainera, gaur goizean Lauaxetan gure Korrika Txikia ospatu dugu. Euskararen aldeko Lauaxetaren ekimen hau eta beste batzuk ikusi nahi badituzu, esteka honetan klik egin dezakezu. Aurrera, guztiona da eta!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....
Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleak diziplina anitzeko proiektu batetan murgidulta daude. Helburua? Beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzea. Helburu hori lortzeko, zer hoberik leku beretik igaro eta haiek senti dezaketena ulertzen duenari entzutea baino. Gertuko pertsonen esperientzietatik ikasteko aukera dute, hala nola ikastolako gurasoengandik eta ikasle ohiengandik. Esperientzia pertsonal horiek ikasleei ikuspegi...
Sakondu
1 24 25 26 27 28 44