Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun esberdin bat izan zuten, ikasgelatik kanpo, baina ikasketaz beteta. Itsasmuseumera bisita, Bilbotik ibilbidetxoa eraikin eta eskultura esanguratsuenak ezagutzeko eta Gabonetako jaiotzak ikustea. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Aroa Fernández eta Miguel Carrasco irabazle suertatu dira! Bulegoren diskoa sinatuta eskuratu dute! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!
Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!
Sakondu
Atzokoan, LH 1. mailakoen txanda izan zan ikastolako errentari berriak ezagutzeko: gure astotxuak!
Sakondu
Gazteak Herri Itunaren aliatu bihur al daitezke indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko? Erantzuna argi eta ozenki eman dezakegu: Bai! Horri buruz dihardu Emakunderen podcast honek, non Uxue Abad eta Ager Uribek, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, berdintasuneko eta teknologiako adituekin batera beren iritzia ematen duten. Hemen entzun dezakezu. Aurrera!
Sakondu
Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, honetan ibili dira. Zehazki frustrazioari aurre nola egin landu dute. Izan ere konpetentzia hau ekintzaileentzako garrantzitsua da, baina baita gutariko edonork eguneroko egoerei aurre egiteko ere. Egin eta ekin, Bizkaiko Foru...
Sakondu
Zerbait ikasteko ez dago esperimentatzea bezala. Hori da Lauaxetan egiten ditugun truke-esperientzien kasua. Horietan ez da hizkuntza bat bakarrik ikasten. Beste kultura bat ezagutzen da, beste errealitate bat, horrek dakarren irekitasuna barne. Egun hauetan gure ikasle batzuk Danimarkan elkartrukean izan dira. Ondo izan!
Sakondu
Ostiralean, eguraldia gure alde egon ez arren, bageneunkan zer ospatu gurean: Euskararen eguna! Hona hemen eguneko irudi batzuk! Aurrera!  
Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio ugari esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, horietako askoren atzean gure emozioen kudeaketa desegokia baitago. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Sasoiaren eskutik.
Sakondu
1 27 28 29 30 31 42