Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Ostiralean, eguraldia gure alde egon ez arren, bageneunkan zer ospatu gurean: Euskararen eguna! Hona hemen eguneko irudi batzuk! Aurrera!  
Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio ugari esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, horietako askoren atzean gure emozioen kudeaketa desegokia baitago. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Sasoiaren eskutik.
Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Kulturara gerturatzeko bide ezin hobea da musikarena. Hori dela eta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko, Musikariak Ikastetxeetan izeneko programara gehitu gara eta gaurkoan, DBH4.eko ikasleek Liher ezagutzeko aukera izan dute. Informazio nahi baduzu, ondoko esteka partekatzen dizugu.
Sakondu
Ikasturtean zehar, ikasle nagusiagoek hainbat jarduera egiten dituzte gazteenentzat. Oraingoan Batxilergoko 2. mailako txanda izan zen eta publikoa, HH 5 urteko ikasleak. Irudien bistara, gustatu zitzaien! Bideo labur batekin utziko zaitugu.  
Sakondu
Argi daukagu adimen artifiziala gure seme-alaben etorkizunean eta geure etorkizunean egongo dela. Geratzeko etorri dela eta oraindik ez ditugula ikusten emango dizkigun aukera guztiak. Gaur egun garatzen ditugun zeregin askotan lagungarri izango zaigu, eta zentzu horretan, gure egitekoa aldatuko du, adimen artifizialak gugatik egin dezakeena aprobetxatuz eta pertsonok eman dezakegun balio erantsidun alderdiak bereituz. Baina...
Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea, indarkeriatik urrun. Gure seme-alabek jakin behar dute harreman batean bi aldeen beharrak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, azaroaren 24an, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. DBHn bideo...
Sakondu
Batzuetan zaletasunak, talentuak eta aparteko interesak izaten ditugu, besteekin partekatzen ez ditugunak. Gure buruari bestekin partekatzeko askatasuna ematen diogun neurrian, garenarekiko koherenteagoa izateaz gain, gainerakoek hobeto ezagut gaitzaten ahalbidetzen dugu. Ahotsenearekin, horrelako zerbait gertatzen da. Lehen Hezkuntzako ikasleek aukera dute ostegunero lagunekin nahi dutena partekatzeko. Jolas-orduan da, eta orain, gainera, udazkena eta euriteak iritsi direnez,...
Sakondu
Gazteria etorkizuna da, eta pentsatzen eta jokatzen duten moduaren arabera, horrelakoa izango da gizartea urte batzuk barru. Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan du gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknoligiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan dira hain...
Sakondu
Zer iruditzen zaizu laranja koloreko errotulagailuak laranja usaina badu, horiak limoi usaina eta berdeak menta usaina? Hau bezalako azalpen interesgarriekin, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek ONCEren eskutik hitzaldi bat jaso dute gaur, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonen errealitatera eta egunerokotasunera hurbiltzeko aukera eman diena. Aurretik, ikasgelan, hainbat gai landu dituzte, hala nola gorputzaren ezagutza,...
Sakondu
Gaur, jolas sinbolikoaren mundu liluragarrian murgilduko gara, funtsezko jarduera baita 2 eta 5 urte bitarteko gure txikien garapenean. Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik gustatzen zaion zure txikiari chef, doktore edo astronauta izatera jolastea? Asko dago joko horren atzean! Trebetasun sozial eta emozionalen garapena: jolas sinbolikoan murgiltzen denean, funtsezko trebetasun sozial eta emozionalen oinarriak...
Sakondu
1 30 31 32 33 34 44