Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Irakurtzea funtsezko trebetasuna da, arrakasta akademiko eta pertsonalerako oinarriak ezartzen dituena. Zein zentzutan? Irakurketa ezagutzarako atea da: Irakurtzea da ezagutzarako atea irekitzen duen giltza da. Lehen Hezkuntzan, haurrek oinarrizko irakurketa-trebetasunak eskuratzen dituzte, modu independentean ulertu, aztertu eta ikasteko aukera ematen dietenak. Liburuak irudimenezko munduetarako leihoak dira, eta beren gogoa eta izpiritua elikatzen dituzten informazio-iturriak! Hizkuntza-trebetasunak...
Sakondu
Gaur, berdintasunean heztearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, eta gizartea zentzu horretan bidezkoagoa izan dadin lan egitearen garrantziaz. Eta hori eginez, gure errealitate hurbilena aldatzeari buruz hitz egin nahi dizuegu. Ikastolan berdintasunaren alde lan egiten duen eta etxetik gauza bera egitera animatzen zaituen Haregin taldea aurkeztu nahi dizuegu. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatzen dute, eta...
Sakondu
Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen. Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan. Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun...
Sakondu
Sortu dagigun bakean dagoen mundo bat! Esperientzia bat dakarren zerbait ikasten dogunean, errazago barneratzen dugu ikaskuntza hori, eta esperientzia ludikoa eta positiboa bada, are gehiago, ikaskuntza hori emozio atseginekaz lotzen baitugu. Horrela gertatzen da jolasaren bidez ikasten dugunean. World Peace Game jolasaren kasua da.  Duela aste bi, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasle batzuk World...
Sakondu
Hezkuntza funtsezko faktorea da gero eta premiazkoagoa den klima-aldaketaren aurkako mundu mailako lanetan. Fenomeno horrekin lotutako ezagutzek lagundu egiten diete gazteei planetaren berotzearen ondorioak ulertzen eta jorratzen, jarrerak aldatzera bultzatzen ditu eta mundu mailako larrialdia den gai bat ulertzen laguntzen die. Gaur, Klima Aldaketaren aurkako Mundu Eguna, posterrak eta kontzientziazio maketak egin dituzte. DBHko 1....
Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...
Sakondu
Atzerrian egonaldi luzea egiten duen ikasleak bizi-esperientzia esanguratsu lortzen dute. Hori da atzerrian egonaldi luzeagoak egin dituzten ikasleek nabarmentzen dutena: ahazten ez den esperientzia bat da. Lauaxeta ikastolak hainbat egonaldi kudeatzen ditu EAS Vele, STEP eta Aston Herentziaren eskutik, DBHko ikasleei zuzenduta. Oro har, egonaldi luze horiek hiruhileko edo ikasturte oso batekoak izaten dira, eta...
Sakondu
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Bideo bat prestatu dizugu.
Sakondu
Zer iruditzen zaizu zure trebetasunak partekatzeko espazio bat izatea, ongi ematen zaizun hori erakusteko eta zure lagunak bide batez entretenitzea eta zu zeu hobeto ezagutzea? Lehen Hezkuntzan badaukate. Ahotsenea du izena eta ostegunero egiten da 11: 15etik 11: 45era. Gaur bertan inauguratu dugu gune hau. Ikusi nahi zati txikitxo bat?
Sakondu
“Zeure buruarekin segurtasuna irabazten duzu, zerbaitetan ona zarela ikusten duzu, ahozkotasuna landu, eta euskararenganako eta gure kulturaren parte den zerbaitenganako lotura sakondu”. Hauek dira besteak beste Lauaxeta Ikastolan Bertsolaritzan dabiltzan ikasleek esandakoak. Hoiekin batera, inprobisazioa, jendaurrean ateratzea, lotsak alde batera iztea, memoria, erritmoa, … era lantzen dira. LH5.etik hasita, euskaran erakutsitako gaitasunaz baliatuz, DBH 2....
Sakondu
1 33 34 35 36 37 44