Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Teknologiek abantaila ugari dituzte, baina horiek ondo erabiltzen jakin behar da. Funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak modu arduratsuan erabiltzeko prestatzea eta erabilera egoki horretan inplikatuta dauden alderdi emozional batzuei arreta ematea. Helburu horrekin, Lauaxetak aldian-aldian tailerrak antolatzen ditu ikasleentzat eta haien familientzat. Horixe da Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleen kasua, aste honetan...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Libe Garate irabazle suertatu da! Libek Gatiburen azken diskoa eskuratu dau sinatuta. Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!
Sakondu
Ipuinak kontatzeak hizkuntza eta irudimena garatzen laguntzen du, besteak beste. Ipuina kontatzen duena beste ikasle bat denean gainera, duela gutxi entzuleen lekuan zegoena hain zuzen, ikaskuntza are handiagoa da, eta hala da bi alderdientzat: ipuina kontatzen duenarentzat eta entzuten duenarentzat ere. Lehen Hezkuntzako ikasleak atzo bertan izan ziren 4 eta 5 urteko geletan, ipuinekin girotzen....
Sakondu
Esperimentazioaren, parte-hartzearen eta, batez ere, dibertimenduaren bidez ikastea! Eta zer moduz irakasleak ez badira ohikoak, ikastolako ikasle zaharragoak baizik? STEM (Science, Techonology, Engineering and Mathematics) egunak ospatu ditugu Lauaxetan. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak gelaz gela. Esperimentuak, tailerrak, antzerkia, zientzia azoka, mugimendu handia eta ikaskuntza gehiago! Eguneko bideo batekin utziko zaitugu.
Sakondu
Lauaxeta Campus proiektuaren barruan, helburuetako bat, hain zuzen ere, familiei balio erantsi handiagoa ematea zen, Lauaxetaren parte izateari eskola-ordutegitik kanpokoan ere bere onura ateratzea ahalbidetuz. Ingurune paregabean gaude eta gure ikasleentzat ez ezik, gure instalazioak Lauaxetako familientzat, langileentzat eta Lauaxeta Alumni (gure ikasle ohientzat) ere interesgarriak izan daitezke. Begiratu bat eman nahi baduzu, kirol-guneen alokairuari...
Sakondu
Gaurkoan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Azterlan enpresaren hitzaldia jaso dute. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat...
Sakondu
Berez zaila bada gustatzen zaigunarekin edo ondo ematen zaigunarekin benetan konektatzea, ez dugu gehiago zailduko kanpoko eragileek baldintzatuta. Arrakasta izateko eta zoriontsu izateko probabilitateak, gainera, zerikusi handiagoa du gure barruarekin kanpotik jasotzen ditugun edo jaso uste ditugun mezuekin baino. Horixe da gaur egun ere, generoan oinarrituta izan gaitezkeenari buruz dauzkagun mugen kasuan. Horiek gainditzeko eta,...
Sakondu
Jarduera fisikoa eta kirola garrantzitsuak dira gure seme-alaben osasunerako. Ikastola garen heinean, gure sustraiak eta kultura ezagutzea eta baloratzea ere. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek topaketa berean batzen dituzte bi alderdiak: Herri kirolen topaketa. Honen erakusgarri, irudi batzuekin utziko zaituztegu. Aurrera!
Sakondu
“Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna, “etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe…”. Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala, gaur Lauaxetan, Santa Ageda bezpera oraindik izan ez arren, txikienek zoriona opa dizue familia guztietan. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan eta besarkada bana!
Sakondu
1 35 36 37 38 39 42