Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu dituzte jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu jakin batzuetako hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Lauaxetako ikasleek prestatutako baliabideak bertako ikasleei emango zaizkie, eta Catrina Macdonald Lauaxetako irakaslea izango da horren arduradun, proiektu honetan murgilduta izango...
Sakondu
Hala da ikasketetan, lanean eta, oro har, bizitzan. Hori eta askoz gehiago eramaten dute baratzera ereitera, landatzera, biltzera eta bildutakoa saltzera hurbiltzen diren ikasleek, berriz ere eskolako baratzearekin lotutako beharrizanetan inbertitzeko. Aurrera!
Sakondu
Amaiera orok hasiera berri bat du. Emozioak, eskerrak eta ibilbide berriak. Horiek dira burura datozkigun hitzetako batzuk, Batxilergoko 2. mailako ikasleengan pentsatzen dugunean. Ospatu berri duzue Agur Jaia edo promozio-festa, eta etorkizuna duzue aurretik. 34. promozioa! Azken promozioari eta aurrekoetako askori begiratu nahi badiezu, esteka honetan klik egin besterik ez duzu egin behar. Egun hauetan...
Sakondu
Ingurune pribilegiatu batean gaude, eta alde batera edo bestera begira, naturaz gozatzen dugu. Zornotza eta Durango lotzen dituen bidegorri berriak, Lauaxeta parean, gure inguruaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen digu, bai oinez zein bizikletaz. Eta orain are gehiago, atzo Koldo Unzueta Garmendiari eta Lauaxeta Ikastolako arte-ikasleei esker bidegorriko horma batzuk inguruarekin integratuago baitaude. Paisaiara eta artera jo...
Sakondu
Joan dela egun batzuk, Lauaxetan, haur txikienen familiekaz batera, gure seme-alaben emozioen eta haien kudeaketaren inguruan aritu ginan. Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Psikologia Klinikoan eta Heziketan Espezialista izan zan gure gidaria. Espero dugu aipatutako guztiak balioa emango deutsela zuen seme-alabek eta zuek, guraso zarien aldetik, esku artean daukazuen bizi-uneari. Hori da Guraso Eskolatik edo...
Sakondu
Hiru emakume, talentu asko, ideia onak, ahalegina eta lana. Noa Blancoren, Ane Marínen eta Gadea Martínezen kasua da; izan ere, material berritzaile bat sortu dute kontserba-enpresek botatzen zituzten moluskuen oskolekin. Aitortzen dute ez dela dena erraza izan, baina pixkanaka lanean eta akatsetatik ikasiz, planteatzen duten irtenbideari forma eman diote: hondakinak erabiltzea, zehazki molusku-zorroak marmolaren antzeko...
Sakondu
Lauaxetako Batxilergoko ikasleek osatutako GreenPower Lauaxeta taldeak, Los Arcos, Nafarroan ospatutalo lasterketan parte hartu zuen igande honetan. Proiektuak mugikortasuna, iraunkortasuna eta STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) trebetasunak sustatzen ditu 9 eta 25 urte bitarteko gazteen artean. Ikasleek mugikortasun elektrikoan eta teknologiaren, fisikaren, kimikaren eta ekonomiaren eta karreren arloko ezagutza teknikoen aplikazioan oinarritutako lehiaketa-autoa diseinatu...
Sakondu
Bihar, ostegunean, Batxilergoko 2. mailako ikasleen promozio festa ospatuko dugu. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familia guztientzat: etapa bat ixtea, ikastolaz haraindi berri bat hastea, horrek maila akademiko-profesionalean zein pertsonalean suposatzen duen guztiarekin. Ziur amatxu, aitatxu edo aitite-amama bat baino gehiago hunkitu egiten dela eta ez dela gutxiagorako. Aurrera, neska-mutilak! Agur Jaiaren programari begiratu...
Sakondu
Joandako astean ospatu zen Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Guztira 325 ikasle inguru Bildu ziran Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landu zituzten, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Leartibai Fundazioak Bizkaiko Fou Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian. Lauaxetatik...
Sakondu
Igande honetan amaren eguna dela eta, gaurkoan, amatxu eta amama guztientzako doa gure mezua. Eskerrik asko egunerokoan egiten duzuen eta egin duzuen guztiagatik eta bihotzez mosu eta besarkada bana! Egun honetarako, duela urte batzuetako bideo bat berreskuratzen dugu, nagusitu arren, orduko hitzak gaur ere mantentzen dira eta!  
Sakondu
1 36 37 38 39 40 44