Hezkuntzaren eta gaitasunen garapenaren bidez, gure ikasleak beren bizitzetan hobeto moldatzea lortu nahi dugu. Horregatik, garrantzitsua da baliagarriak izango zaizkien trebetasunak eta gaitasunak garatzea. Hauen artean, finantza gaitasuna. Bizitzarako finantzak izeneko esperientziarekin, simulazio-joko baten bidez oinarrizko hezkuntza-gaitasunak lantzen dituzte, hala nola matematikarako gaitasuna, gaitasun teknologikoa eta digitala edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, simulazio-joko honek...Sakondu
Oporrak baino lehen, Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek programa bat egin zuten, hain zuzen ere, oporren inguruan. Nora joan, non lo egin, bazkaltzeko proposamenak eta leku asko: Donostia, Lekeitio, Bilbo, … Ez dakigu non izan ziren azkenean, baina espero dugu edonon ere, ondo pasatzea eta indarberrituta etortzea ikasturteko azken txanpari aurre egiteko. Izan ere, gaurkotasuneko gaiei...Sakondu
Teknologiek abantaila ugari dituzte, baina horiek ondo erabiltzen jakin behar da. Funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak modu arduratsuan erabiltzeko prestatzea eta erabilera egoki horretan inplikatuta dauden alderdi emozional batzuei arreta ematea. Helburu horrekin, Lauaxetak aldian-aldian tailerrak antolatzen ditu ikasleentzat eta haien familientzat. Horixe da Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleen kasua, aste honetan...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Libe Garate irabazle suertatu da! Libek Gatiburen azken diskoa eskuratu dau sinatuta. Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!Sakondu
Ipuinak kontatzeak hizkuntza eta irudimena garatzen laguntzen du, besteak beste. Ipuina kontatzen duena beste ikasle bat denean gainera, duela gutxi entzuleen lekuan zegoena hain zuzen, ikaskuntza are handiagoa da, eta hala da bi alderdientzat: ipuina kontatzen duenarentzat eta entzuten duenarentzat ere. Lehen Hezkuntzako ikasleak atzo bertan izan ziren 4 eta 5 urteko geletan, ipuinekin girotzen....Sakondu
Esperimentazioaren, parte-hartzearen eta, batez ere, dibertimenduaren bidez ikastea! Eta zer moduz irakasleak ez badira ohikoak, ikastolako ikasle zaharragoak baizik? STEM (Science, Techonology, Engineering and Mathematics) egunak ospatu ditugu Lauaxetan. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak gelaz gela. Esperimentuak, tailerrak, antzerkia, zientzia azoka, mugimendu handia eta ikaskuntza gehiago! Eguneko bideo batekin utziko zaitugu.Sakondu
Lauaxeta Campus proiektuaren barruan, helburuetako bat, hain zuzen ere, familiei balio erantsi handiagoa ematea zen, Lauaxetaren parte izateari eskola-ordutegitik kanpokoan ere bere onura ateratzea ahalbidetuz. Ingurune paregabean gaude eta gure ikasleentzat ez ezik, gure instalazioak Lauaxetako familientzat, langileentzat eta Lauaxeta Alumni (gure ikasle ohientzat) ere interesgarriak izan daitezke. Begiratu bat eman nahi baduzu, kirol-guneen alokairuari...Sakondu
Gaurkoan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Azterlan enpresaren hitzaldia jaso dute. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat...Sakondu
Berez zaila bada gustatzen zaigunarekin edo ondo ematen zaigunarekin benetan konektatzea, ez dugu gehiago zailduko kanpoko eragileek baldintzatuta. Arrakasta izateko eta zoriontsu izateko probabilitateak, gainera, zerikusi handiagoa du gure barruarekin kanpotik jasotzen ditugun edo jaso uste ditugun mezuekin baino. Horixe da gaur egun ere, generoan oinarrituta izan gaitezkeenari buruz dauzkagun mugen kasuan. Horiek gainditzeko eta,...Sakondu