Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
Datorren 2025eko urriaren 4an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, AICn (Amorebieta) ospatuko da Automozio & Mugikortasun Jasangarriaren Ate Irekien Jardunaldia, ACICAEk antolatua. (Informazio gehiago) Adin guztietarako jarduerak izango dira: simulagailuak, kart elektrikoak, bizikleta tailerrak, bide-segurtasun zirkuitua, gymkanak eta sektoreko enpresetara bisita gidatuak. Aukera paregabea haurrek eta gazteek mugikortasunaren etorkizuna modu dibertigarrian eta hezitzailean ezagutzeko. Lauaxetan ikasteko modu...
Sakondu
Albiste zoragarria gure komunitatearentzat: David Alonso, gure ikastolako ikasle ohia, eta Ibai Arroitajauregi brontzezko domina eskuratu dute Argentinan jokatutako 23 urtez azpiko trinketeko munduko txapelketan. Espainiako selekzioaren aurka jokatutako partida zirraragarrian markagailua irauli eta garaipena lortu zuten, eta horrela, Euskal pilotaren selekzioarentzat lehen domina ofiziala ekarri dute FIPVk antolatutako munduko txapelketetan. Pozez ikusten dugu gure...
Sakondu
📚✨ Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriz ere KulturLab. Ikastolaren bihotzean dagoen gune bizia da, eta gure ikasleentzako esperientzia aberasgarrienetako asko hemen gertatzen dira. KulturLaben, besteak beste, honako jarduerak gauzatzen dira: 📖 Irakurzaletasuna sustatzea: liburuak, istorioak eta ikasketak aurkitzeko, gozatzeko eta partekatzeko gonbidapena. Irakurketa ideia, emozio eta horizonte berrietara eramaten gaituen zubia da hemen. 🌍 IBko...
Sakondu
💛 Ikastolan, egun bakoitza abentura txiki handi bat da. Eta 1 urteko gela aipatzen badugu, abentura hori goxotasunez, jakin-minez eta ikaskuntza berriz idazten da. Han, jolasen, abestien eta lehen hitzen artean, gure txikienek urratsez urrats mundua deskubritzen dute. Keinu bakoitzak badu bere balioa: partekatutako irribarre batek, arreta pizten duen objektu berriak, laguntza bila luzatzen den...
Sakondu
🔬 Irailaren 26an, ostirala, 17:00etatik 22:00etara, Barakaldoko Lasesarre kiroldegia laborategi handi bilakatuko da. Neska-mutilek, gazteek eta familiek aukera izango dute zientziak eskaintzen duen alderdirik dibertigarriena eta harrigarriena ezagutzeko. Oregaua: Ikerlarien gaua Tecnalia eta EHU/UPV-k antolatuta, Oregaua Europar Ikerlarien Gauaren parte da. Helburua: zientzia gizartera gerturatzea, esperimentuen, tailerren eta erakustaldien bidez, adin guztietarako pentsatuta. 100 ikertzaile baino...
Sakondu
💛 Bihotza uzkurtzen zaizue zuen alaba edo semea ikastolan uzten duzuenean? Zalantzak sentitzea, baita gurasoen artean “errudun” sentitzea oso arrunta izaten da. Baina gauza bat esan nahi dizuegu: zuek sentitzen duzuena normala da… eta beraiek sentitzen dutena ere bai. Guri bezala, neska-mutilei ere kosta egiten zaie berriarekin aurrez aurre egitea. Egokitzapena ez da beti erraza,...
Sakondu
Ikasturteari eta esparru akademikoari lotutako zerbitzuez gain, gure familiei zer ekarpen gehiago egin diezaiekegun pentsatzen aritu ginen, bai gure instalazioen bidez, bai Lauaxeta Ikastola osatzen dugun pertsonen bidez. Hori horrela izanik, hiru zerbitzu osagarri gogorarazi nahi dizkizuegu. Besteak beste ondokoak dira: ikasgelako ikaskideekin urtebetetzeak ospatzeko aukera (Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte): Ospatu...
Sakondu
🌟 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen dugu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ilusio handiena pizten duen proiektuetako bat: Ahotsenea. Ahotsenea ez da espazio soil bat, baizik eta esperientzia hezitzaile bat, ikasle bakoitzak bere burua erakusteko eta benetan gustuko duena partekatzeko aukera izan dezan. Ostegunero, atsedenaldian, ikasleek eszenatokia dute euren talentuak, zaletasunak eta ametsak ahotsez eta...
Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...
Sakondu
Euskara Lauaxeta Ikastola
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....
Sakondu
1 4 5 6 7 8 42