Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Etorkizuneko IB sareak ehuntzen

 🤝Atzo, Lauaxeta Ikastolan, Donostiako St. Patrick’s School-eko zuzendaritza eta profesionalen bisita jaso genuen, Nazioarteko Batxilergoa (IB) ezartzeko egiten ari garen ibilbidea ezagutzeko interesa agertu baitute.

Topaketa aberasgarria izan zen: gure esperientzia, orain arte egindako pausoak eta hezkuntza-ikuspegia partekatu ditugu. Izan ere, gure helburua ez da IB zentro bilakatzea soilik, baizik eta bidean laguntzea, elkarrekin ikastea eta komunitatea sortzea, ikuspegi bera duten beste ikastetxeekin batera.

Elkarlan sare sendo bat sortzea funtsezkotzat jotzen dugu: baliabideak, ideiak eta ikaskuntzak partekatzea IB bidean goazen ikastetxe guztiak indartzeko bidea da. Eta gaur, norabide horretan urrats garrantzitsu bat eman dugu.

Eskerrik asko, St. Patrick’s School, zuen bisitagatik eta etorkizuneko lankidetzarako ateak zabaltzeagatik. Elkarrekin jarraituko dugu hazten! 🌍📚✨

 

 

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu