Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Dysfood: hiru ikaslek disfagia duten pertsonentzako soluzioak eskaintzen dituzte

Badakizu 17 pertsonatik 1ek disfagiaren bat jasaten duela edo jasango duela bizitzan zehar? Baina zer da disfagia? Irensteko zailtasuna da. Eztarritik elikagaiak edo likidoak jaistearekin arazoak izatea esan nahi du, normalean pertsonak jasan duen iktusagatik edo tumore batengatik.
Egoera horietan, kaltetuak konsistentzia berei batekin jan behar izaten ditu elikagaiak, eta horiek prestatzeak aparteko denbora eskatzen du.
Carla Urrutia Magnardek, Leire Gallego Mirandak eta Lucía San Sebastián Alfagemek pertsona horiekin enpatia izateaz gain, beren sormena, gaitasunak eta gogoa pertsona hauen zerbitzura jarri dituzte, eta Dysfood sortu dute, disfagia duten pertsonentzako prestatutako janari tradizionala eskaintzen duen enpresa.
Enpresak gure eguneroko platerak eskaintzen ditu, 3 trinkotasunekoak, kaltetuentzat egokiak eta berehala kontsumitzeko prest.
Lauaxeta Ikastolak planteatu zien erronkaren aurrean sortu zen ideia: inguruko behar bat identifikatzea eta horri erantzuteko enpresa bat sortzea. Ideiari forma eman ondoren, Lauaxeta Ikastolako ekintzailetza-azokan aurkeztu zuten, eta, ondoren, BECen egin berri den Food 4 future azokan.
Eskaintzen dutenaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, Dysfooden webgunerako esteka zuzena uzten dizugu, baita Instagrameko kontua eta Elevator Pitcha ere.

Azken albisteak

2026/02/05
Porsche Bilbao Mugitek proiekura gehitzen da
2026/02/05
Ulertzeko ikasi: autismoari buruzko solasaldia
2026/02/05
Artea gertatzen denean: sormen tailerrak Kultur Lab-en
2026/02/05
Santa Ageda: gure kultura, gure sustraiak
2026/02/03
Lauaxeta Ikastolako ikasleak EYP Regional Selection Conference 2026 ekitaldian
2026/02/03
Eskolaratzea eta egokitzapen-prozesua: familiak laguntzen

Kategoriak

Buletinean harpidetu