Konpetentzien diagrama
Konpetentzien azalpen laburra
Azpikonpetentzien taula
Ikasgai ezberdinetan ikasleek garatzen dituzten ikasketa proiektuak konpetentzien arabera diseinaturik daude. Hau da, ikasketa proiektu hauek egiten doazen einean, konpetentzia ezberdinak garatzen doaz. Ikasketa proiektu batzuk ikasgai baten garatzen dira soilik, eta beste batzuk aldiz ikasgai bat baino gehiago jorratzen dituzte.
Momentu guztietan ez dira konpetentzia guztiak garatzen, ikasketa proiektu bakoitzak dituen ezaugarri eta helburuen arabera konpetentzia batzuk edo bezte batzuk garatu edo indartzen direlarik.
Ebaluatzea eta kalifikatzea bi ekintza ezberdin dira. Sarritan bi kontzeptu hauek nahastu egiten dira, eta bata erabili beharrean bestea erabiltzen dira, baina zehatzak izanda, bi kontzeptua hauek ezberdinak eta osogarriak dira.
Ebaluatzeaz hitz egiten gabiltzanean, pertsona bat zer egiteko gai den eta zer egiteko gai ez den jakiteaz ari gara. Informazio kualitatibo batetaz ari gara, eta ikaslearen hobekuntza du helburu. Horretarako etenbako feedbacka tresna oso baliagarria da.
Kalifikatzeaz hitz egiten gabiltzanean aldiz, puntuazio bat lortzeaz ari gara. Puntuazio horrek normalean muga bat izaten duelarik gutxieneko puntuazio bezala ezagutzen dena eta hortik gorakoa gaindituta kontsideratzen da. Hasiera baten, kalifikazio batek ez du hobekuntzarako informazio ematen, eskala baten arabera zenbat puntu lortu duzun esaten dizu soilik. Konparaketak eta estatikak egiteko baliagarria den informazioa ematen du. Estatuko momentuko honetako legean, 1etik 10erako puntuazioak jartzera behartzen gaitu, baina estatu bakoitzak bere puntuazio sistema bereiztuak ditu.
Konpetentzia guztiek garrantzia berdina dute eta guztiak dira ezinbestekoak. Hau da ez dago 1. mailako eta 2. mailako konpetentziarik. Konpetentzia guztiak maila berean garrantzitsuak diren einean, ikasketa proiektu eta egoera guztiak garrantzitsuak dira, momentu bakoitzean konpetentzia ezberdinak garatzen daudelako.
Ikasgai batek, konptentzia batekin dituen loturen arabera, pisu eta ponderazio gehiago edo gutxiago emango dio konpetentzia bakoitzari, helburua ez da beraz, ikasgai guztiek konpetentzia guztaik berdin lantzea, baizik eta ikasgai guztien artean konpetentzia guztiak ondo lantzen direla ziurtatzea.
Ikaslea da ardatza eta ikaslearen garapen konpetentzial orekatua eta egokia bilatzen da.