Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
Bizkaiko Foru Aldundiak Egin eta Ekin programaren akzesitak eta sariak banatu ditu. Programaren helburua DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzea da eta, aurten, 19 ikastetxetako 766 ikaslek parte hartu dute. Guztira 132 proiektu aurkeztu dira bi lan-modalitateetan: 84 asmakizun eta 48 negozio-plan. Guztiek bete dute ebaluazio prozesu bat, eta lau akzesit eman dira, bi kategoria bakoitzean, eta sari bana kategoria bakoitzean. Lauaxetako ikasleak ere bertan izan dira. Horez gain, Markel Bengoetxea, June Gonzalez, Ainhoa Irastorzak eta Xabier Egigurenek ekintzaile saria irabazi dute POWER GUARDIAN proiektuagatik. Aurrera!