Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Erosketa berdea, Lauaxeta Ikastolan

Erosketak egiteko orduan, gure erabakiak irizpide edo arrazoi ekonomiko eta teknikoetaz gain, ingurumenerakiko eraginean ere oinarritzen doguzanean,  erosketa berdea egiten ari garela esan daikegu. Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan erosketa berdea egiten dogu eta gure erosketa erabakiak zentzu honetan bideratzen doguz. Jakin nahi zelan?

Jarraitu irakurtzen.

Hainbat doguz erosketa berdeari lotutako onurak:

  • Ikastolako baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea.
  • Ingurumenarekiko eraginkortasuna eta iraunkortasuna lortzea.
  • Hurrengo urteetan emon beharreko aldaketei egokitzea.
  • Kontsumo eta produkzio ereduak aldatzea.
  • Ondasun ekologikoen merkatua indartzea.

Honetaz gain, Lauaxeta Ikastolaren Plan Estrategikoa, besteak beste  garapen iraunkorrerako Nazio Batuen 17 erronken lorpenagaz bat doa. Eta hain zuzen ere, erronketako 7. eta 12.enak “energia eskuragarria eta ez kutsatzailea izan” eta “ekoizpen eta kontsumo arduratsua”ri erreferentzia egiten deutse.

Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan, honela kudeatzen doguz erosketa desberdinak, erosketa berdearen arabera, orainarteko lorpenak onartuz eta etorkizunera begira hobetzeko lerroak zehaztuz:

Energia erosketak:

Azken 5 urteotan, Lauaxeta Ikastolan, eraginkortasun energetikoaren aldeko hainbat  neurri hartu doguz. Neurri honeen ondorioz, ikastolaren gas eta elektrizitatearen kostua %47a bajuagoa izatea lortu dogu.

Lorpenak:

  • Azken 5 urteotan erositako elektrizitate guztia barriztagarria izan da.
  • Azken 5 urteotan energiagatik ordaindu doguna %47 gitxitu da. (Kontsumoa gitxituz eta kontratuak barriztatuz)

Egin beharrekoak:

  • Kontsumoa gitxitzeko neurriak hartzen jarraitu.
  • Ahal dogun heinean, geuk energia sortu.
  • Kontzientziazioa lantzen jarraitu.
  • Leihoak aldatzen jarraitu.

Jantoki zerbitzua:

GASCA eta Lauaxeta Ikastolaren artean Bertoko plana

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu