Gaur egun, inoiz baino gehiago ulertzen dogu aldaketa eta ziurgabetasuna ezaugarri dauzan mundu batean bizi garela. Horregatik, orain inoiz baino garrantzi handiagoa dauka testuinguru horretan moldatzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzeak. Baina nola?
Atzerriko gazteekaz lotura didaktikoak eta pertsonalak sortzearen garrantzia azpimarratuz, eta esperientzia tarteko dala, hizkuntzak indartzeko hurrengo ekintza garatu dabe Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek.
Segi irakurtzen.
Ezagutzen dozu Batxillergo Duala eta honek daukazan indarguneak? Lauaxeta Ikastolatik Batxilergo modalitate hau eskaintzen jake ikasleei. Honen bitartez kasleak 2 titulazio jasotzen dauz: alde batetik, bertoko Batxiler tituloa eta bestetik, Batxilergo estatubatuarraren titulua (High School Diploma). Gehiago jakin nahi?
Segi irakurtzen.
Gazteriaren beharrizanei aurre egiteko balio hezitzailea hartzen dau European Youth Parliament ekimenak. Ikasteko esperientzia eraldatua eskaintzen deutsee ikasleei eta Lauaxetan urtez urte gehitzen dan esperientzia bat da. Gehiago jakin nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Urteak aurrera joan ahala, guztiongan sortarazten dau nolabaiteko zirrara, gazteago gineneko norbaitegaz harremana berreskuratzea. Horrela da baita Lauaxetan. Izan ere, ikasleek, euren bizitzetako 16 urte emoten dabez kasu askotan gure artean eta 16 urtetako bizipenak, ez dira egun batetik bestera ahaztekoak. Horregatik, ikasle ohien bat gugana bueltatzen danean, pozgarria izaten da guretzat. Amaia Ortega Lauaxetako ikasle ohia dogu. Jakin nahi gehiago istorio honeri buruz?
Jarraitu irakurtzen.
Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.
Segi irakurtzen.