Euskera eta eleaniztasuna

Lauaxeta Ikastolan euskarazko hezkuntza eskaintzen da; hau da, ikastetxeak ikasleen euskara-gaitasuna bermatzen du, eskola-curriculumean zehar gure hizkuntzari  ematen zaion tratamenduaren bitartez eta inguruan antolatzen diren kutur jarduerei esker.

Euskarazko ikaskuntza oinarrizko elementua dela ahaztu gabe, gure helburua pertsonaren garapena izanik Ikastolak hezkuntza eleanitza eskaintzen du. Horrek esan nahi du ikasleak gai izango direla gutxienez hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) aritzeko, beste hizkuntza batzuen (frantsesa edo alemana) ezagutza eskuratzeaz gain, koadroan ageri bezala:

Haur Hezkuntza
(2-6 urte)
Lehen Hezkuntza
(6-12 urte)
Derrigorreko Bigarren Hezkuntza
(12-16 urte)
Batxilergoa
(16-18 urte)
Euskara Eskola curriculumaren elementua. Errefortzua Haur Hezkuntzan
Gaztelania Berariazko irakasgaia Lehen Hezkuntzako 1.etik
Ingelesa Berariazko irakasgaia 4 urtetik
Gorputz Hezkuntza, Science eta Speaking, ingelesez Erlijioa, Gizarte Zientziak eta Gorputz Hezkuntza ingelesez Hautazko irakasgaiak, ingelesez
Frantsesa Hautazkoa 14 urtetik
Alemana Hautazkoa 14 urtetik

Hala, ikastetxea hautazko jarduerak, eskolaz kanpokoak eta udakoak antolatzen ditu beste hizkuntza batzuetan, eta Europako beste ikastetxe batzuekiko ikasle trukeak bultzatzen ditu.

Ildo beretik, esan beharra dago Lauaxeta Ikastola Cambridgeko azterketa-zentro ofiziala denez pertsona askok, ikasle nahiz kanpoko, Lauaxetan egiten dituztela Cambridgeko Unibertsitateko egiaztagiriak lortzeko azterketak.