Lauaxetak egunerokoan sortzen zaizun zaintza edo eskolaz kanpoko laguntza akademikoa emateko, ikasle ohiekin kontaktuan jar zaitzake. Alde bientzako onuragarria dela ulertzen dugu, familientzako egunerokoan sortzen zaizuen beharrizan bat asetzen duelako eta ikasle ohientzat, lan aukera bat delako.
Zurekin deitu dugun programa hau orain garatzen dugun arren, batxilergoko ikasle batzuen ekimen proiektu batetatik sortu zan, Xabier Rekalde, Mikel Rodríguez, Paul Carazo eta Julen Sagastigordiaren ekimenetik hain zuzen ere. Gaur egunean, guztiak, ikasle ohiak ditugu.
Lauaxeta ikastolako familiek, urtean zehar izan ditzaketen beharrizanei erantzuteko asmoz, Lauaxeta ikastolatik ikasle ohien lan poltsa kudeatzen da.
Lan poltsa honetan horrela nahi duten ikasle ohiek izena ematen dute, familiei egun konkretuetan ume txikien zaintza lanetan edo eskolako lanetan laguntzeko helburuarekin. Horrela, familiei laguntza bat izateaz gain, ikasle ohientzat Unibertsitatean dauden bitartean aldi baterako lan txikiak egiteko aukera sortzen zaie.
Zerbitzu hau, batxilergoko ikasle batzuen ekimen proiektu batetatik sortu zan, Xabier Rekalde, Mikel Rodríguez, Paul Carazo eta Julen Sagastigordiaren Ikasweb ekimenetik hain zuzen ere. Gaur egunean, guztiak, ikasle ohiak ditugu.
Ikastolak, kontaktu tartekari lana egiten du beraz ikasle ohi eta egungo familien artean, batzuk eta besteek izan ditzaketen beharrizanak elkartzeko.
Zerbitzu hau eskuragarri izango da azaroaren erdialdera, ikasle ohiek izen ematen duten heinean. Ikasturte hasiera bakoitzean, aukeran dauden ikasleen zerrenda gaurkotu egingo da.
Momentu honetan, ala ere, bilaketa nola egiten den ikusi nahi izanez gero, ondoko botoia klikatu dezakezu.