Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Joan dan asteburuan Teleberrin eta Gaur Egunen argitaratutako albistera sartzeko, honako esteka honeek itziko deutsuguz.
Gure ikasleen esku-hartzea, bideoaren 33. minututik aurrera jasotzen da.
Para acceder a la noticia publicada en Teleberri y Gaur Egun el pasado fin de semana te dejamos los siguientes enlaces.
La intervención de nuestros alumnos y alumnas se recoge a partir del minuto 33 del video.
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.
Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.