Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa. Gizarte errespetuzkoago baten alde

DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko, besteak beste, Amestuz, Naizen, Mujeres con voz eta Unetxearen eskutik.

Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte:

  • Emakume eta gizonezkoen rolez hausnartzeko: gaur egungo kanten letrak aztertu, ipuinetako heroien rolak berrirudikatu, filmak landu…
  • Beste generoez hausnartzeko: DESIRA erakundearen hitzaldia jaso dute, Trans kolektiboa ulertu eta gai horren lanketan sakontzeko, baita ere EAEko kasu errealak ezagutu eta horien inguruan asko hitz egin ere.
  • Sexu orientazio anitzen inguruan hausnartzeko:Loturiko filma ikusi eta hausnartu baita, LGTBIQ+ fobiarekin erlazionatutako berriak irakurri eta komentatu ere.

Proiektuaren amaieran, unitatean zehar landu zuten gai bat hartu eta hori defendatzeko informe bat idatzi dute (errealitatearen azterketa egiteko) eta gero kanpaina publizitario bat eraiki, jende aurrean aurkezteko.

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu