Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Gustatuko litzaizuke zure esperientzia ikasleekin partekatzea?

Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasleak ikasi eta aberastu daitezke, ez bakarrik beren esperientzietatik edo irakasleek adierazitakotik, baita beste pertsona batzuen bizipenetatik eta esperientziatik ere. Horrela, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, gizarte-eragile ugari hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen dira; guztietan, batera, kanpoko gizarte-eragile bat, bere esperientzia Lauaxeta Ikastolako ikasleekin partekatuz.
Oraingo honetan zugana zuzentzen gara, ziur gaudelako familien artean ere hainbat esperientzia baliotsu dagoela, gure ikasleentzat balio erantsi handikoak izango liratekeen esperientziak, talentuak edo ezagutzak.
Animatuko zinateke?
Programari begiratu eta egindako esku-hartze batzuk ezagutu nahi badituzu, esteka honetan egin dezakezu.

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu