馃尡Familiek funtsezko zeregina dugu gure seme-alaben garapenean, batez ere baloreei eta gaitasunei dagokienez. Entzutea, laguntzea eta konfiantza ematea giltzarriak dira haien hazkunde pertsonalerako.
Egin eta Ekin 2025-2026 Familientzako Gida familiei laguntzeko sortu da, etxetik bertatik ongizatea ardatz hartuta gazteen ekintzailetza-gaitasunak lantzeko
Ekitea askoz gehiago da ideia bat izatea baino 馃挕
Ekitea norbere burua ezagutzea da, erabakiak hartzea, taldean lan egitea, ideiak komunikatzea eta akatsetatik ikastea.
Gidak bizitzarako bederatzi gaitasun giltzarri lantzen ditu, etorkizunari aurre egiteko ezinbestekoak
Etxea, ekiten ikasteko lehen espazioa 馃彙
Ikaskuntza ez da ikasgelan amaitzen: etxean jarraitzen du, eguneroko elkarrizketetan eta ereduan. Inposatu gabe laguntzea eta probatzeko aukera ematea benetako ikaskuntza da
Ikasketen aukeraketa berdintasunez 鈿栵笍
Gidak erronka garrantzitsu bat ere lantzen du: genero-estereotipoek ikasketen hautaketan duten eragina. Familiek erabaki askeak sustatu ditzakegu, interesetan oinarrituak eta etiketarik gabe
Eskola eta familia, aliantza sendoa 馃
Egin eta Ekin-ek ekimena, enpatia eta helburua duten pertsonak sustatzen ditu. Horretarako, familia eta eskolaren arteko lankidetza ezinbestekoa da.
馃憠 Deskargatu hemen Egin eta Ekin Familientzako Gida 2025-2026







