Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > LH 1. eta 2. mailako ikasleen ahotsak antzezlan profesional batean

🎭🌱LH 1. eta 2. mailako ikasle batzuek esperientzia oso berezia bizi izan dute: euren ahotsak antzezlan profesional baten parte bihurtu dira. Marie de Jongh antzerki konpainiak gonbidatuta, ikasleek irudimen-ariketa sortzaile bat egin dute eta euren ideiak audioan grabatu dituzte.

Grabazio horiek “Kimu” antzezlanaren barruan entzun ahal izango dira, voz en off gisa. Ikuskizunak natura eta irudimena uztartzen ditu, haurrei zuzendutako istorio poetiko eta iradokitzailean ✨🌳.

Ikasleek baso imajinario bat irudikatu dute: nola biziko liratekeen pertsonak, zer gertatuko litzatekeen loreekin, zuhaitzekin edo harriekin… Euskaraz eta gaztelaniaz egindako ekarpenek antzezlanaren atmosfera aberastu dute.

Antzezlana urtarrilaren 31n izango da Bilbon. Informazio gehiago hemen:
👉 https://mariedejongh.com/eu/la-casa-de-todos/

Azken albisteak

2026/04/30
Eragin handidun keinu txiki bat
2026/04/28
Literatur mundura bidaia: sortuz eta partekatuz ikasten
2026/04/27
Lurretik ikastea: asteburu bat Baserri Eskolan
2026/04/27
Zientzia erronka, eta aukera bihurtzen denean
2026/04/27
Ahalegina, konstantzia… eta gainditzea
2026/04/24
Mundua ulertzen ikasten: klima, zientzia eta komunikazioa DBH 1ean

Kategoriak

Buletinean harpidetu