🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute.
Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat komunikaziorako espazio propio bat izateak azaldu zuten.
Esperientzia honek erakutsi du ikaskuntza gelatik harago doala, benetako testuinguru profesionalekin konektatuz eta komunikazio-gaitasunak, pentsamendu kritikoa eta talde-lana garatuz 📻✨.
Gainera, data berezi hau aprobetxatuz, DBHko ikasleek irrati-proiektua komunitatera zabaldu zuten. Orue egoitzara hurbildu ziren bertako egoiliarrak elkarrizketatzeko eta podcast berezi bat grabatzeko. Galderen bidez, entzute aktiboa, oroimenaren balioa eta belaunaldien arteko lotura landu zituzten, bizipen eta istorio aberatsak jasoz.
Lauaxetan, komunikatzen duen, entzuten duen eta zubiak eraikitzen dituen hezkuntzan sinesten dugu. Irratiaren Egunean, gure ahotsak inoiz baino ozenago entzun dira. Eskerrik asko Cadena Serreri gonbidapenagatik! 🎧💛.







