Saskian 0 produktu daukazu/dituzu.
⚽🏆 Lucía Arrizabalaga Loroño, LH6ko ikaslea, futbolean estatuko txapeldunorde geratu da joan den asteburuan Benidormen ospatutako Futbol Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketan.
Euskal Selekzioarekin egindako txapelketa bikaina izan da, eta ilusioz, konpromisoz eta lan handiz lortutako emaitza ederra ekarri du etxera 💚
Guretzat harrotasun handia da zure ahalegina eta dedikazioa ikustea. Zure bidea hasi besterik ez da egin ✨
Zorionak Lucía! 👏⚽







