Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > LXT Gaua: 21 ordu etorkizuna sormenez eta ingenieritzaz eraldatzeko

 🚀Joan den asteburuan, DBH 3. eta 4. mailako ikasle batzuek esperientzia paregabea bizi zuten: LXT Gaua, berrikuntzaz betetako gaua, non sormena eta ingenieritza batzen diren gure inguruko erronka errealak konpontzeko.

21 orduz etenik gabe, ikasleek taldeka lan egin zuten ikastolan, kanpoko enpresek proposatutako erronkei erantzuteko. Erronka horiek gaur egungo arlo estrategikoetako batzuekin lotuta zeuden: mugikortasun iraunkorra, energia berriztagarriak, telekomunikazioak eta espazio-esplorazioa.

Ikasle bakoitzak bere interesen arabera aukeratu zuen erronka, eta horrek diziplina anitzeko taldeak sortzea ahalbidetu zuen, sormena eta lankidetza areagotuz. Hortik aurrera, diseinu-prozesua, prototipoen sorrera, hausnarketa, eztabaida eta etengabeko hobekuntza uztartu ziren, mentoring saioen laguntzaz.

Gauak denetarako eman zuen: ideiak aurkezteko, okertzeko eta berriro hasteko, gauerdian lan egiteko, barre egiteko, elkarrekin ikasteko… Eta azken une zirraragarria: bideo-formatuan egindako aurkezpenak eta sari banaketa.

Emaitza teknikoaz harago, LXT Gaua esperientzia hezitzaile aparta izan da, eta aukera eman du gaur egungo gizartean funtsezkoak diren gaitasunak garatzeko: lidergoa, komunikazioa, pentsamendu kritikoa, denboraren kudeaketa, autonomia, sormena eta talde-lana.

Zorionak talde guztiei egindako lanagatik, erakutsitako jarreragatik eta etorkizuna beste modu batera imajinatzeko gaitasunagatik.

 

Azken albisteak

2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan
2026/03/18
Familien ahotsa IB proiektuari buruz Lauaxetan
2026/03/18
Ikasleen agentzia martxan: Erakusleak

Kategoriak

Buletinean harpidetu