Batxilergorako matrikulazioak

Lauaxeta Ikastola > Batxilergorako matrikulazioak
 
Erabaki on bat hartzeko funtsezkoa da informazio baliagarria izan eta zure zalantza guztiak argitzea

Badakigu zure semearen edo alabaren matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza. 

Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan. Horregatik:

  • Horretaz baliatu eta hainbat ate irekien ekitaldi antolatu ditugu abenduan eta urtarrilean.
  • Hainbat informazio bildu dugu zuretzat orri honetan.
  • Edozein zalantza baduzu email bat idatzi (ikastola@lauaxeta.eus) edota telefonoz deitzera gonbidatzen zaitugu (946300020). 

Lagungarri izan daitekeen informazioa nahi?

Eta nola izango da ondorengo matrikulazio prozesua?

Behin ate irekietan izen ematen duzunean matrikulazio prozesuan zehar, dagokion informazioa bidaliko dizugu zure emailera. Une honetan, zehaztu ditzakegunak ondokoak dira:

Matrikulatzeko epe ofiziala: martxoaren 31etik apirilaren 11era (biak barne)
Indarrean dauden arauak: kilkatu hemen.
Idazkaritza orduak: Astelehenetik ostiralera, 09:15etatik 16:30etara (ostiralean, 15:00ak arte). Ez da hitzordurik hartu behar.