Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Matxismoaren aurkako ipuin lehiaketan garaile!

Matxismoaren aurkako ipuin lehiaketa, Fair Saturdayren ekimen bat da eta gure gazteak gaur egungo arazoetariko baten inguruan hausnartarazteko helburuaz sortua da. Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, sarituak izan dira.

Jarraitu irakurtzen.

Etorkizuneko belaunaldia izango diran heinean, garrantzitsua da oso, gure gazteak matxismoaren bidegabekeria eta arazo honek gizartean sortarazten dauazan ondorio larrien inguruan ohartaraztea.  Lehiaketa hau, ez da idaztearen ingurukoa soilik. Hausnarketa dauka helburu eta idazmena kontzientzia sortzeko bide bezala erabiltzea.

Pasatako edizioko Cuentos contra el bullying lehiaketaren ondoren, orainggo edizio honetan, zorionik beroenak:

LH 3. Mailako gelari, “Olerkiak” lanagatik jasotako saria dala eta, bere saria (100€) Naizen, Aiala Bilbao Olabarriri, “June, amets jarraitzailea” lanagatik, bere saria (100€) Vicente Ferrer fundaziora bideratzea erabaki daualarik eta Kattalin Zuazo Dominguezeri, “Maite Zarena” ipuinagatik eta Naizen erakudeari bere saria bideratzeagatik. 

Zorionak baita Naia Gallastegi Larrinagari, bere “Machacada” deitutako lanak, aipamen berezia jaso dau eta.

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu  hemen.

Zorionak eta aurrera! Guztion artean, gizartea hobetu daikegu eta!!!

Azken albisteak

2026/03/27
Etorkizuna diseinatzen: komunitate inklusibo eta jasangarriak
2026/03/27
Etorkizuna aukeratzen: orientazioa DBH 4. mailan
2026/03/26
Nazioarteko trukea: Berlingo ikasleak Lauaxetan
2026/03/25
Spelling Bee Deustuko Unibertsitatean: ingelesa modu praktikoan lantzen
2026/03/24
Familia eta ikastola, erronka digitalen aurrean elkarlanean
2026/03/23
Ideiak ekintzara: Ekintzailetza Astea Batxilergoko 1. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu