Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Momentu asko partekatzen ditugu eta horrek asko hurbiltzen gaitu

Bizitzan zehar, pertsona ugari ezagutzen ditugu denok, eta aurrerago beste bide batzuk jarraitu arren, badira aztarna uzten dizkiguten pertsonak, nolabait agur esatea gehiago kostatzen zaigunak. Urteak igaro arren gogoan ditugun pertsonak. Denoi gertatzen zaigu.

Ikasturtearen amaieratik gertu gaude, eta batzuentzat, gainera, agur esateko unea da: kasu batzuetan, ikaslea delako beste bide bati ekiten diona, beste batzuetan, ordea, ez duelako izango azken bi urteetan berarekin hainbeste ordu igaro dituen tutorea, eta beste batzuetan, berriz, irakaslea joaten delako, beste bide pertsonal edo profesional bati ere ekiteko gogoz.

Gaur gure ikasleetako bat izan da, Unai Mangas, agur esan diguna, eta, zuzenean ez ezik, hemendik ere bere detailea eskertzen diogu. Zure oparia ikastolara sartu bezain laster egongo da ikusgai, hurrengoan ere sarreran aurki dezazun eta gogoan izan dezazun, denbora igaro bada ere.

Eta sekretu bat kontatuko dizuegu: badakigu ere (nahiz eta haiek ez dakiten), ikasle batzuk isilpean zenbait agur egiten ari direla beren tutoreentzako. Honelako gauzak hunkigarriak dira. Honelakoek erakusten digute hemen, ikastolan, arlo akademikoaz haraindi askoz ere gehiago partekatzen dugula. Eta azken finean, horrek batzen gaitu.

Aurrera, bakoitza bere ibilbidean!

Azken albisteak

2025/04/30
 “Bizitza salbatzen duten 15 minutu” – Osakidetzako profesionalak gure ikastolan
2025/04/30
Kulturlab: ipuinak eta literatura
2025/04/30
Batxilergoko 2. mailako ikasleak Greenpower lasterketan parte hartu dute Los Arcosen
2025/04/29
Autoestimua eta publizitatea: 1. DBHko ikasleekin hausnarketa
2025/04/29
Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik
2025/04/29
Rocka Aste Santuan, bizirik Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu