Garrantzitsua da gure garapen pertsonalean lan egitea eta erronkak gainditu eta bidean aurrera goazela sentitzea.
Hobekuntza bilatzea, baina ez perfekzioa. Lehengoak, helburuak ezartzen laguntzen digu, lortu duguna baloratuz eta denak bere denbora daramala jakinik, onartuz ez dugula perfektuagoak izan behar, hobetu baizik.
Bigarrenak, ordea, obsesionatzera garamatza, dena dagoeneko lortzen nahi izatera eta izan ditugun aurrerapenak ahaztera.
Perfektuak ez bagara, zergatik eskatu besteei perfektuak izateko?
Perfektuak ez izateko eskubidea bat dator bestea den bezala errespetatzeko betebeharrarekin.
Oro har, poza ez dago perfekzioan, baizik eta norberaren mugak onartzean eta eskura ditugun alderdiak hobetzen saiatzean.
Lauaxetako DBHko 2. mailako ikasleak gai horien inguruan hausnartzen aritu dira Gorabideren eskutik.
Izan ere, askotan ezagutu aurretik kalifikatzen dugu pertsona, aurreiritziek edo estereotipoek gidatuta. Desgaitasun intelektuala pertsona baino lehen ikusten dugu, eta ez dago desgaitasun intelektuala duen pertsona ezagutzea modukorik, denek bezala beren helburuak, ametsak eta abar dituztela konturatzeko.
Gorabide irabazi-asmorik gabeko elkartea da, familiek osatua, eta Bizkaiko adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familia, pertsona edo erakunde tutoreei bizi-kalitatea hobetzeko eta haien eskubideak defendatzeko laguntza ematera bideratuta dago.
Horiei esker, gure ikasleak, beste errealitate eta bizipen batzuetara hurbildu dira, eta haietatik ikasi.
Eskerrik asko!