Atzerrian egonaldiak
Lauaxeta ikastolako ikasleek EAS VELE agentziaren bidez udako ikastaroak atzerrian egiteko aukera dute. Esperientzia aparta eta aukeratutako hizkuntza maila hobetzeko aukera ezin hobea. Urtarrilean interesa duten familiei konbokatzen zaie, ikastaro hauen inguruko informazio zehatza helarazteko.
Murgilketak
Ingeleseko kanpamentu honetan erabateko hizkuntza-murgilketaz jarduten da, parte-hartzaileek hizkuntza horretan duten komunikazio gaitasuna finkatu eta hobetu dezaten egonaldi ederraz gozatzeaz gain, ekimena ikaskuntza-jarduerak eta ludikoak uztartuta garatzen baita. Lehen Hezkuntzako 3.etik DBHko 2.era bitarteko ikasleentzat, Ikastolakoak nahiz kanpokoak izan.