Ikasleek garatu beharreko gaitasunen artean, eta are gehiago Batxilergoko etapan, jarrera ekintzailea dago. Izan ere, ekintzaile izateak, une bakoitzean dakigun eta egiten dakigun guztia, hobetu nahi dugun horren zerbitzura jartzea dakar. Horretarako, garrantzitsua da ikasleen egunerokotasunean ekiteko gaitasuna txertatzea, ikasleek euren izaeraren parte bezela barneratu dezaten. Hori hainbat ekimen eta proiekturekin lortzen da. Horien artean,...Sakondu
Gaur eta bihar, Batxilergoko 2. mailako ikasleek bizkarrezur-muineko lesioa duen pertsona baten hitzen eta esperientziaren lekuko zuzenak izateko aukera dute. Jarduera honen helburua errepidearen arriskuei eta trafiko-istripuek eguneroko bizitzan izan ditzaketen ondorioei buruzko hausnarketa sustatzea da. Hori guztia Eusko Jaurlaritzaren Gerta Dakizuke programaren eskutik. Eskerrik asko!Sakondu
Pixkanaka-pixkanaka ikasturtean aurrera egiten ari gara. Egun hotzak atzean geratzen doaz, eta apurka-apurka udaberria kukuka daukagu, eta horrekin batera, azken ikasturteko ikasleentzako erronka nagusietako bat: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa. Noiz izango da? Informazio hau eta gehiago aurkituko duzu EHUren esteka honetan eta beste artikulu interesgarri honetan.Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako,...Sakondu