Helburu horrekin, Leartibai Fundazioak Talentatu jardunaldiak antolatu ditu, STEAM gaiak sustatuz (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics). Bertan izan ziren Lauaxetaren DBHko 4. mailako ikasleak, hurrengo ikasturtean Batxilergo zientifikoa egitea erabaki dutenak, hain zuzen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.Sakondu
Ahaleginak eta lanak bere saria ekarten du eta esan beharra dago beti ere, emaitzetatik haratago, edozein ekimenetan, egiten den ahalegina bera dela goraipatzekoa eta zoriontzekoak. Honi lotuta, ekinaren puruz, emaitzak ere etorriko dira, gainera. Zentzu honetan hainnbat ikasle fin eta bikain ditugu inguruan, baina gaurko egunean, Batxilergo 1go eta 2.maila arteko batazbesteko notan bikain lortu...Sakondu
Egunotan gure ikasle ohi izateko pausu batera dauden ikasleentzako argazki sorta bat daukagu, baita azken txanpa honetan animoak emateko gogoa ere. Aurrera! Sakondu
Iker Gutierrez, 2. Batxilergoko ikaslea, Euskadiko lehen sailkatu zan Ekonomia Olinpiadetan. Esperientzi honetan, Ikerrez gain, ondoko ikasleak izan ziren: Nora Barrenechea, Alexander Jauregui, Leire Zubicaray, Naia Arnaiz, Izaro Arrieta, Malen Azkuna, Paula Balzategui, Ane Castañeda, Aroa de Pablo, Nikole Etxebarria, Leire Rio eta Nahia Rodriguez. Eurei esker ere ikastola modura ere, lehenengo ikastetxearen saria lortu dogu! Ekainean Sevillara doa Estatuko Olinpiadetara. Aurrera! Sakondu
Batxilergoko 2. urteko 13 ikaslek titulazio bikoitzarekin amaituko dute aurten: Batxilergoko diploma eta AEBetako High Schoolekoa. Alexander Jauregui Orue, Leire Carrasco Asensio, Asier Corral Bilbao, Ainara Gonzalez, Aner Junquera, Ainhoa Ruigomez Mugica, Eleder Martin, Izaro Arrieta Cereceda, Iraia Brazalez Bernal, Iraia Oruezabal Ortiz de Guinea, Irati Gaztelumendi Ibarra, Jon Gonzalez De Audikana Lupardo eta Jon...Sakondu
Datorren ostegunean Batxilergoko 2. mailako ikasleen Agur jai edo promozio festa ospatuko dugu. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familientzat: etapa bat amaitzea, ikastolatik haratago berri bati ekitea, … arlo akademiko-profesionalean zein pertsonalean horrek dakarren guztiarekin. Seguru amatxu, aitatxu edo aitite bat baino gehiago hunkitu egiten dela, ez baita gutxiagorako. Aurrera, neska-mutilak! Agur festarako aurreikusitako...Sakondu
Joan den astean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Maierrera hurbiltzeko aukera izan zuten, ingeniari izateak eskatzen dituen gaitasunak eta horrek dakartzan erantzukizunak ezagutzeko. Esperientzia horietatik ikasteaz gain, etorkizunari begira erabakiak hartzeko lagungarri dira. Eskerrik asko Maier eta aurrera!Sakondu
Aurten ere, Lauaxetako ikasleek Unesmun ekimenean parte hartu dute. Unesmunek Nazio Batuen Eredua erreplikatzen du eta UNESCO Eskolen Sarearen barne antolatzen da. Harvardeko Unibertsitatean jatorria duen hezkuntza-proiektu honek, UNESCOren printzipioen arabera, gazteen artean elkarrizketarako hezkuntza sustatzea du helburu, eta, horretarako, lankidetza eta akordioak eztabaidaren bidez lortzea bezalako balioak sustatzen ditu, bakerako kultura bat garatuz, mundu...Sakondu
Norberen ikasketak aurrera eramateaz gain, badaude hautetatik haratago itzelezko erronka eta lorpenak burutzen dituzten ikasleak. Arantza Berasategi dugu hauetariko bat. Batxilergoko 2. mailako ikaslea dugu eta hainbat sari, bizipen eta ordu sartu ditu hipikaren munduan. Bere esperientzia gertuagotik ezagutzeko, berarekin egin dugu oraingoan, elkarrizketa sakonean. Noiz hasi zinan hipikan? 13 urte ingurugaz. Hasiera baten astean...Sakondu
Bizitzan erabakiak hartu behar dira, eta ez da beti erraza izaten. Batzuetan gertatzen da esperientziak, urteek, … argiago ikusarazten digutela zer nahi dugun. Baina sarritan, erabakia momentuan hartu behar dogu, une horretan dakigunarekin. Oraingoan, DBHko 4. mailako gazteei dagokie hurrengo ikasturtean zein Batxilergo mota aukeratu pentsatzea. Laguntzeko asmoz, hiru egunetan zehar, orientazioko diziplinarteko proiektu batean...Sakondu