Askotan pentsatzen dugu aldaketa handiak egiteko mundua aldatu behar dela… baina, zer gertatzen da gure inguruko errealitatearekin? 🌍 Edukazioa eta berdintasuna eskutik doaz, eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lehen pausoa gure egunerokotasunean eta ingurune hurbilenean hasten da: ikastolan bertan. Hori da, hain zuzen, Haregin taldearen lana. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatutako talde honek urteak daramatza...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, Haregin taldea, Lauaxetako berdintasunaren aldeko taldearen ordezkari moduan, Emakundek antolatutako Berdintasunaren aldeko belanauldiak: ondare eraldatzailea izeneko ekitaldian parte hartu zuten atzo. Belaunadien arteko topagunea IED Kunsthalen izan zan. Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak aurkeztu zuen ekitaldia eta moderatzaile lanetan. Beijing ’95eko Nazioarteko Konferentzian kazetari moduan partaidea izan zen Sonia Hernando izanz en....Sakondu
Oso erraza da. Izan ere, zentzuzkoa da, erabat. Zer iritzi dute haurrek laneko desberdintasunari buruz? Zehazkiago, zer iruditzen zaie gizonek eta emakumeek generoagatik bakarrik desberdin kobratzea? Esperimentu bat egin nahi izan dugu bertatik bertara jakiteko. Emaitzarekin utziko zaitugu. Zuk zeuk ikusteko.Sakondu
Zer lotura dute hiru alderdi horiek? Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin ikasle taldearen ekimen bati esker, badute. Izan ere, 2. eskuko arropa-azoka txiki bat antolatu dute, bildutako dirua GKE batera bideratzeko, baina, zehazkiago, emakumea ahalduntzeko proiektu batera. Zuengana jo dugu ekimen solidario berri baten berri emateko, berdintasunaren alde lan egiten duen Lauaxetako Haregin...Sakondu
Gazteak Herri Itunaren aliatu bihur al daitezke indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko? Erantzuna argi eta ozenki eman dezakegu: Bai! Horri buruz dihardu Emakunderen podcast honek, non Uxue Abad eta Ager Uribek, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, berdintasuneko eta teknologiako adituekin batera beren iritzia ematen duten. Hemen entzun dezakezu. Aurrera!Sakondu
Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknologiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan ziran hain zuzen ETBrekin egon direnak. Bere gogoetak Gaur Egun eta Teleberrin izan ziran entzungai. Hemen duzue bideoa, entzun nahi izanez gero.Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea, indarkeriatik urrun. Gure seme-alabek jakin behar dute harreman batean bi aldeen beharrak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, azaroaren 24an, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. DBHn bideo...Sakondu
Gazteria etorkizuna da, eta pentsatzen eta jokatzen duten moduaren arabera, horrelakoa izango da gizartea urte batzuk barru. Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan du gazteekin berdintasunaz, sexuaz, pornoaz, teknoligiez eta emakumeenganako indarkeriaz hitz egiteko. Lauaxetan berdintasunaren alde lan egiten duen Haregin taldea osatzen duten pertsonetako batzuk izan dira hain...Sakondu
Gaur, berdintasunean heztearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, eta gizartea zentzu horretan bidezkoagoa izan dadin lan egitearen garrantziaz. Eta hori eginez, gure errealitate hurbilena aldatzeari buruz hitz egin nahi dizuegu. Ikastolan berdintasunaren alde lan egiten duen eta etxetik gauza bera egitera animatzen zaituen Haregin taldea aurkeztu nahi dizuegu. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatzen dute, eta...Sakondu
Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen. Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan. Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun...Sakondu