Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...Sakondu
Ikasgelan egun batzuk eman ondoren, ikasle txikienek Lauaxetako urmaelera itzuli dituzte zapaburuak eta igelak. Izan ere, ikasgelan edukitzea asko gustatzen bazaie ere, beren etxea beste bat dela ulertzen dute. Ikusi nahi duzu nola agurtzen dituzten? Bai, txikienek “etxea” izten dutela ikustea hunkigarria da… Sakondu
Kaixo, urte bitako umetxoak gara eta gaur, egun hauetako haizeak , ikastola nola utzi duen ikustera joan gara . Haizeak baserritik gertu bota dituen adar guztiak jaso ditugu eta gero potzuan sapabururik ba ote zegoen ikustera joan gara. Primeran pasatu dogu ! Aita, ama, natura inguruak asko gustatzen zaizkigu! Ondo pasatzen dugu!Sakondu
Gure interesa pizten duen zerbaiti buruz ikastea bezalakorik ez dago. Oraingo honetan, Lauaxetako 5 urteko ikasleek izango dute zortea, lagun berri batzuei esker bizitzaren zikloari buruz ikasiko baitute: une honetan ikasgelan lagun dituzten zapaburuak, baina handiagoak egiten direnean ikastolako urmaelera joango direnak. Jakin-mina ikaskuntzaren zerbitzura. Asko ikasi!Sakondu
Natura esploratzea modu aparta da txikienen ikaskuntza pizteko. Haurrek inguruko mundutik ikasi nahi dute, horregatik etengabe galderak egiten dituzte. Harriduraz eta jakin-minez beterik daude. Gaur hau eta Lauaxetaren inguruko espazioaren zabalera aprobetxatu ditugu, behe-lainoa harrapatzen saiatu eta bertatik ikasteko. Ez al dizue inbidia pixka bat ematen askatasun sentsazio horrek?Sakondu
Datorren urtarrilaren 17tik aurrera, txikienentzako barneko jolasgunea eskolaz kanpoko ordutegian ere irekitzen da familientzat. Estalitako beste gune bat da, eguraldi txarra egiten duen egunetan oso erabilgarria, funtzionala eta gustura egotekoa, batez ere 16: 30ean zuen 2-8 urte bitarteko seme-alabak ikastolara jasotzera etortzen zareten familientzat. Ondo izan!Sakondu
Txikienek sorpresa bat jaso dute Gabonetako oporretatik bueltan: Olentzero, beraientzako planetaz eta ilusioz betetako zeru bat prestatzen aritu zen jaietan. Iaz, jolaserako barne-espazio berrituarekin harritu zituen, eta aurten txoko hau goxotzen jardun du.Sakondu