Tag

ESO
Joandako astean, maiatzaren 3an Agenda 2030eko Eskolarteko Foroa eta Udal Foroan egon ginen. Bertan Amorebieta-Etxanoko mugikortasunaren inguruan hausnartu zuten ikasleek, eskola bakoitzean egindako diagnostikoak kontutan hartuz. Ikastolatik parte hartu zuten ikasleak DBH 1. Mailako June Zallo Saratxagak, Jone Lago Barrutietak eta Beñat Villaverde Martinek. Aurrera!
Sakondu
Joandako astean ospatu zen Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Guztira 325 ikasle inguru Bildu ziran Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landu zituzten, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Leartibai Fundazioak Bizkaiko Fou Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian. Lauaxetatik...
Sakondu
Exporecerca zientzia-azokan izan ondoren, Uxue Idirinek, Martin Fernandezek, Izaro Riojak, Noa Blancok, Ane Marinek eta Gadea Martinezek beren proiektua aurkeztu dute Bartzelonan, Educaixaren The Challenge ekimenaren barruan.  
Sakondu
Gure gorputzaren osasuna eta zaintza seme-alabei eta ikasleei transmititzea gauza ona da. Ispiluan proiektatzen duten irudiarekin gustura egon nahi izatea eta ondo ikusteko ahaleginak egitea ere positiboa da, beren burua zaintzeko duten beste esparru bat den heinean. Baina gure balio nagusia ez da kanpoko irudian oinarritu behar, hori baino askoz gehiago gara. Gorputza gure izatearen...
Sakondu
Duela aste batzuk, Lauaxetan, Pi eguna ospatu genuen, ikasleak beren ezagutzak modu sortzailean aplikatzera animatzeko hainbat egun eta erronka planteatuz. Gaurko egunean sariak banatu dira. Zorionak guztioi! Pi-ertsonaiak saria- Maider Zallo Pi-ertsonaiak saria- Helene Arginzoniz Argaz-Pi-a – Amets Larraza Pi-entsa- Miren Mondragon Pi eguneko sari nagusia- Aiala Bilbao
Sakondu
Hezkuntzaren eta gaitasunen garapenaren bidez, gure ikasleak beren bizitzetan hobeto moldatzea lortu nahi dugu. Horregatik, garrantzitsua da baliagarriak izango zaizkien trebetasunak eta gaitasunak garatzea. Hauen artean, finantza gaitasuna. Bizitzarako finantzak izeneko esperientziarekin, simulazio-joko baten bidez oinarrizko hezkuntza-gaitasunak lantzen dituzte, hala nola matematikarako gaitasuna, gaitasun teknologikoa eta digitala edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Baina, batez ere, simulazio-joko honek...
Sakondu
Ingurune aparta dugu, askorentzat helmuga turistikoa, eta honetaz gozatzeaz gain, asko ikas daiteke. Esate baterako, DBHko 4. mailako ikasleak Zumaiako Flyschera joan dira gaur, Biologia eta Geologia ikasteko. Ondo izan!
Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle belgikarrak hartuko ditugu Lauaxetan. Guztira 37 pertsonari erakutsi nahi dizkiegu gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak, egun gutxi batzuetan, aurretik gu haienean izan ondoren. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Aste honetan belgikarren txanda da eta hurrengoan, Alemaniatik etorriko zaizkigu bisitan. Ongi etorri!
Sakondu
Espainiako IV. Gazte Olinpiada Zientifikoa (OCJE) Nazioarteko Gazte Olinpiada Zientifikoan (IJSO) estatuko ordezkariak hautatzeko olinpiada zientifiko baten laugarren edizioa da. Fase Autonomikoa ospatu berritan, Lauaxeta Ikastolako 3 ikasle hautatu dituzte! Ane Bilbao Olabarri, Ane Iglesias Miño, Mónica Gutiérrez Sesé, beste erkidego batzuetako 3 ikaslerekin batera, Estatu Fasera joango dira. Fase hori 2023ko uztailaren hasieran izango...
Sakondu
Lorpenak biltzea ez da zorte kontua, eguneroko lanarena baino. Gure ikasleek badakite hori, eta komunikabideek nabarmentzen dute, haien lorpenen berri izan baitute, beren lanari esker, hain zuzen ere. Kasu honetan, Exporecerca lehiaketan lortutakoak. Albistean sakondu nahi baduzu, ondoko loturen bitartez duzu aukera: Exporecercan aurkeztutako proiektuetarako esteka. Cadena Ser-en ikasleek eskainitako elkarrizketa. El Correon argitaratutako albistea....
Sakondu
1 16 17 18 19 20 23