Aurki gaitzazu

Tag

euskara
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Aroa Fernández eta Miguel Carrasco irabazle suertatu dira! Bulegoren diskoa sinatuta eskuratu dute! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!
Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!
Sakondu
Ostiralean, eguraldia gure alde egon ez arren, bageneunkan zer ospatu gurean: Euskararen eguna! Hona hemen eguneko irudi batzuk! Aurrera!  
Sakondu
Argi daukagu adimen artifiziala gure seme-alaben etorkizunean eta geure etorkizunean egongo dela. Geratzeko etorri dela eta oraindik ez ditugula ikusten emango dizkigun aukera guztiak. Gaur egun garatzen ditugun zeregin askotan lagungarri izango zaigu, eta zentzu horretan, gure egitekoa aldatuko du, adimen artifizialak gugatik egin dezakeena aprobetxatuz eta pertsonok eman dezakegun balio erantsidun alderdiak bereituz. Baina...
Sakondu
Orain dela urte batzuk euskara taldea sortu genuen Ikastolan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, eta urteotan hainbat ekintza egin ditugu helburu hori lortzen saiatzeko, esaterako, bertso eskola sortu dugu, euskal erreferenteekin hitzaldiak egin ditugu, euskal kulturari lotutako hainbat irteera egin ditugu eta eusliderrak proiektua garatu dugu DBHn. Oraingoan ikasleentzat ez ezik, familientzat ere eskaini nahi ditugu...
Sakondu
Ikastolan euskararen erabilera sustatu nahi dugu eta hori dela eta eusLiderrak deritzon proiektuan murgilduta gabiltza. DBH 3. mailako ikasleei zuzenduta dago, hizkuntza kontzientzia garatzen hasten diren garaia dela iritzita eta programa honek, gazteengan hizkuntza portaera barriak sortzea du helburu. Lehenengo DBH3ko ikasle guztiek saio batzuk izaten dituzte AEKko irakasleekin, eta gero, jarraitu nahi dutenek, euskararen...
Sakondu
“Zeure buruarekin segurtasuna irabazten duzu, zerbaitetan ona zarela ikusten duzu, ahozkotasuna landu, eta euskararenganako eta gure kulturaren parte den zerbaitenganako lotura sakondu”. Hauek dira besteak beste Lauaxeta Ikastolan Bertsolaritzan dabiltzan ikasleek esandakoak. Hoiekin batera, inprobisazioa, jendaurrean ateratzea, lotsak alde batera iztea, memoria, erritmoa, … era lantzen dira. LH5.etik hasita, euskaran erakutsitako gaitasunaz baliatuz, DBH 2....
Sakondu
Atzo, batxilergoko euskara taldeko kideak EITBn izan gara Mihiluze saioaren grabaketak ikusten publiko modura. Saio hauek urriaren bukaera aldean botako dituzte telebistan. Bestalde, euskararekin Bestalde, euskararen aldeko produktuak eskuratu nahi izanez gero, hona hemen esteka bat.
Sakondu
Euskara Lauaxeta Ikastola
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....
Sakondu
Euskararen alde lan egitea guztion kontua da, eta bere alde taldea egin behar dugu! Hori da Lauaxetan euskararen alde aktiboki lan egiten duten pertsonen taldearen kasua. Ikasturte amaieran ikastolatik kanpo irteeratzo bat egin ohi dute, hain zuzen ere ikastolatik haratago taldea egiteko helburuarekin. Oraingoan Larrunen izan dira. Ondo izan!  
Sakondu
1 2 3 4 5 6