Batxilergoko ikasleek industria mundura hurbiltzeko aukera izango dabe gaur eta bihar, CMZ eta CAFen eskutik. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian kontatuko deutsugu. Saio honeek Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren Industria Erronka proiektuaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren helburua Bizkaiko gazteei industria hurbiltzea da, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Gaur saio bat egin dabe CMZrekin eta bihar CAFen...Sakondu
Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean. Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.Sakondu
Mondragon Unibertsitatearen eskutik, hezkuntzaren digitalizazioari buruzko hausnarketan murgilduta ibili gara. Gehiago jakin nahi dozu?Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako ekitaldi honetan, esperientziak partekatzeko aukera izan genduan Linda Castañedagaz (Murtziako Unibertsitatea), Mercè Gisbertegaz (Universitat Rovira i Virgili), Make Irigoyenegaz (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Amaia Arroyogaz (MU).Informazio gehiago esteka honetan.Sakondu
Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Lauaxetan ikasketak amaitzear dagozan ikasleek eta seme-alabek, ondoren zer ikasi eta zertan aritu nahi daben erabaki behar dabe. Batzuetan argi dauke, eta beste batzuetan ez hainbeste, baina erabaki garrantzitsua da, eta batzuetan itota sentitzen dira. Laguntzeko asmoz, hainbat ekimen garatzen doguz. Atzo egindakoa ezagutu nahi dozu? Batxilergoko 2. mailako ikasleek Jon Segoviagaz hausnartzeko aukera izan eben,...Sakondu
Esperientzia praktikoek ikaskuntza handia barneratzen dabe, eta horixe da Lauaxetan garatzen diran diziplinarteko unitateekaz bilatzen dana. Gure seme-alabek eta ikasleek beste ikuspuntu batetik barneratzen dabe errealitatea. Ikusi nahi adibide bi? Segi irakurtzen. Alde batetik, DBHko 3. mailako ikasleek egungo zein etorkizuneko behar guztiei erantzungo deutsen hiri iraunkorraren maketa sortzeko erronkari aurre egin deutsee. Horrela, Smart Cities izeneko esperientzia...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikasleek erronka bat dauke esku artean: beren inguruneko behar bati erantzungo deutson enpresa bat garatzea, baina, horrez gain, Garapen Iraunkorreko Helburuak bertan integratzea. Izan ere, helburu horreen lorpena, guztion esku dago: gobernuak, sektore pribatua, gizartea eta orohar gutariko bakoitza. Gehiago jakin nahi dozu ekimen honi buruz? Segi irakurtzen. Lauaxeta Ikastolako...Sakondu
Eta zuk nagusitan zer egiteko asmoa daukazu? Gure seme-alabei txikiak direnetik egin ohi deutsegun galdera da. Batzuek ideiaren bat badauke buruan, baina beste batzuk galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ematen deusku batzuetan argirik gehien. Batxilergoko 2. urteko ikasleei laguntzeko, lanbide-orientazioari buruzko diziplinarteko proiektu bat garatu dogu Lauaxetan. Jarraitu irakurtzen. Batxilergoko 2. urteko ikasleek buruan...Sakondu