Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?Ez larritu gehiegi egokitzapena hasieran...Sakondu
Beharrezkoak diran segurtasun neurri guztiak hartuta eta egoera barri honeri egokituta, baina distantziak urrunduko ez gaituela sinestuz, prest gaituzue 2020-2021 ikasturtea hasteko. Ondo etorriak izan!Sakondu
Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?Sakondu
SleepTile-k, Lauaxetako lau gazteren proposamen originalak, proiektu onenaren saria lortu dau Junior Achievement fundazioaren Minienpresen Estatu mailako XV. Lehiaketan! Gehiago ezagutu nahi? Jarraian azalduko deutsugu.Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Irudimenaren mugak apurtu eta, hamaiketakorako, pintxo osasuntsu zoragarriak prestatu dabez L.H 4 mailako ikasleek. Ikusi nahi? Segi irakurtzen. Elikadura osasungarrian oinarritutako ariketa egin dabe gaur LH 4.ko ikasleek. Bakoitzak, pintxo bat prestatu behar izan dau etxean, eta gaur, ikasgelan, aurkezpenei ekin deutsie. Osagarriak, pintxoaren mantenugaiak, erabilitako materialak eta errezeta aurkeztu dabez, besteak beste. Guzti honegaz...Sakondu
Lauaxeta Campus, etorkizunera begira daukagun proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi? Bota begirada bat horretarako bereziki prestatu dogun webguneari. Webgunera sartzeko klikatu ondoko estekan: https://www.campus.lauaxeta.eus/Sakondu