Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik edo, besterik gabe, erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago atzo Ikaspark estreinatu zuten ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gune berria da. bat. Argazkiekin...Sakondu
Atzoko egunean, haurren jostailuen publizitateari buruzko kode deontologiko berria indarrean sartu zela eta, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gai horri buruzko elkarrizketa bultzatzeko. Zer jostailu mota aukeratzen dituzte txikienek? Oraindik ere estereotipoen baldintzapean al daude? Lortuko al dugu horiek desagerraraztea txikienen jokoari dagokionez? Guztion esku dago, bakoitzaren aukera pertsonalak errespetatzen dituen gizarte irekiago batean...Sakondu
Euskararen aldeko manifestua, euskararen aldeko hainbat ekintza adin denetako ikasleekin, Ikastolako bertsolarien saioa, Jon Maia eta Iraia Iturregiren hitzaldia, eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek isil-isilean prestatu diguten bideoa! Berarekin izten zaitugu!Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...Sakondu
Aire garbia, espazio irekiak, eguzkiaren argia, jarduera fisikoa eta alaitasuna… Izan ere, naturak ongizatea suspertzen du eta psikologikoki orekatzen du. Ez da estudio handirik behar hori berresteko, baina batzuetan ondo dago norbaitek gogoraraztea. María Montessori eta psikologiaren eta hezkuntzaren arloko beste profesional batzuk arduratzen dira horretaz, hurrengo artikuluan. Bitartean, Lauaxetako ikasleek, eguraldiak uzten digun guztietan,...Sakondu
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.Sakondu
Ez dugu guk esaten, Ming Kuok, Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasleak egindako analisi batek berresten du. Haurrek ingurune naturalarekin duten kontaktuak errendimendu akademikoa eta garapen osasungarria areagotzen ditu. Natura ikaskuntzarako baliabidetzat hartzeko garaia da; izan ere, ikerketa horren arabera, naturak zortzi modu desberdinetan areagotzen du ikaskuntza. Jakin nahi duzu nola? Artikulu...Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!Sakondu
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...Sakondu