Aurki gaitzazu

Tag

hh
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.
Sakondu
Ez dugu guk esaten, Ming Kuok, Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasleak egindako analisi batek berresten du. Haurrek ingurune naturalarekin duten kontaktuak errendimendu akademikoa eta garapen osasungarria areagotzen ditu. Natura ikaskuntzarako baliabidetzat hartzeko garaia da; izan ere, ikerketa horren arabera, naturak zortzi modu desberdinetan areagotzen du ikaskuntza. Jakin nahi duzu nola? Artikulu...
Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...
Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!
Sakondu
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...
Sakondu
Ikasgelan egun batzuk eman ondoren, ikasle txikienek Lauaxetako urmaelera itzuli dituzte zapaburuak eta igelak. Izan ere, ikasgelan edukitzea asko gustatzen bazaie ere, beren etxea beste bat dela ulertzen dute. Ikusi nahi duzu nola agurtzen dituzten? Bai, txikienek “etxea” izten dutela ikustea hunkigarria da…  
Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz.    
Sakondu
Gure interesa pizten duen zerbaiti buruz ikastea bezalakorik ez dago. Oraingo honetan, Lauaxetako 5 urteko ikasleek izango dute zortea, lagun berri batzuei esker bizitzaren zikloari buruz ikasiko baitute: une honetan ikasgelan lagun dituzten zapaburuak, baina handiagoak egiten direnean ikastolako urmaelera joango direnak. Jakin-mina ikaskuntzaren zerbitzura. Asko ikasi!
Sakondu
Natura esploratzea modu aparta da txikienen ikaskuntza pizteko. Haurrek inguruko mundutik ikasi nahi dute, horregatik etengabe galderak egiten dituzte. Harriduraz eta jakin-minez beterik daude. Gaur hau eta Lauaxetaren inguruko espazioaren zabalera aprobetxatu ditugu, behe-lainoa harrapatzen saiatu eta bertatik ikasteko. Ez al dizue inbidia pixka bat ematen askatasun sentsazio horrek?
Sakondu
Txikiek beraien inguru hurbila zentzumenekin aztertuz (ukituz, usainduz, dastatuz, entzunez…) eta batez ere sentituz ezagutzen eta ulertzen dute. Ezinbestekoa da, beraz, horretarako une eta espazio estimulagarrietan parte hartzeko aukera eskaintzea. Gure ikasleek, talde txikietan, Gela Multisentsorial magikoan murgiltzeko eta gozatzeko aukera daukate Haur Hezkuntza guztian zehar. Ikusi bestela ondoko bideoan!
Sakondu
1 13 14 15 16