Albisteak transmititzeaz gain, blog hau gure ikasleen hezkuntzari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatzeko gunea izatea nahi dugu, edozein adin edo etapatan daudela ere. Oraingo honetan, haurren garapenaren funtsezko alderdi bati erreparatu nahi diogu: irakurketa Haur Hezkuntzan! Garrantzitsua da irakurketarekiko interesa lehen urratsetatik sustatzea, etorkizunean ikaskuntza sendoa izateko oinarriak ezartzen baititu. Hitzetatik eta istorioetatik haratago, irakurketak...Sakondu
Haurrek gauza asko ikasten dituzte ingelesez abesten dutenean. Abestiak ingelesez abestea hizkuntzan sartzeko modu dibertigarria eta eraginkorra da. Ikas ditzaketen gauzetako batzuk honako hauek dira: Oinarrizko hiztegia: Abestien bidez, ingelesezko hitzak eta esaldiak ikas ditzakete, besteak beste, zenbakiekin, koloreekin, animaliekin, gorputzeko atalekin eta gehiagorekin lotutakoak. Ahoskera: Ingelesez abesteak hitzak hizkuntza horretan ahoskatzen ohitzen laguntzen die,...Sakondu
Maite dugun pertsona bat galtzea bizitzan aurrez aurre izan dezakegun esperientziarik zail eta mingarrienetako bat da. Gure seme-alabei ulertzen eta jasaten laguntzea dagokigun heinean, garrantzitsua da gai horri arretaz eta sentsibilitatez heltzea. Horreagtik, ideia batzuk eskaini nahi dizkizugu: Haurrekin heriotzari buruz hitz egiteko aholkuak: Izan zintzoa eta zuzena: Funtsezkoa da haurrekin zintzoa izatea, baina informazioa...Sakondu
Oraingoan Haur Hezkuntzan aztarna utzi dute! Izan ere, oinetakoak erantzi, oinak pinturan sartu eta gero gela osoan zintzilikatu duten paper batean islatu dute beren oinaren arrastoa. Jarduera horri esker, ondo pasatzeaz gain, koordinazioa hobetzen dute, sormena adierazten dute, zentzumenen kontzientzia garatu, eta lagunekin dituzten lotura emozionalak indartzen dituzte. Gainera, oinak berriro jantzi behar dituztenez, bide...Sakondu
Lauaxetako biztanle berriek harrera ona izan dute eta ikasle guztiek ikusi nahi dituzte. Atzoko egunean, txikienen txanda izan zen. Ezin izan gara bisita guztietan egon, baina eguneko irudi batzuk uzten dizkizuegu!Sakondu
Haurren heziketan, bada funtsezko alderdi bat, askotan oharkabean pasatzen dena, baina bere garapen integralean funtsezko zeregina betetzen duena: psikomotrizitatea. Psikomotrizitatea pertsona mugimenduaren bidez aztertzen eta garatzen duen diziplina da. Haur-hezkuntzan, elementu motorrak, kognitiboak eta afektiboak konbinatzen dituen tresna pedagogikoa da. Klase horiek ikaskuntza ekintzaren bidez sustatzen dute, beren gorputzaren higiduraren bidez inguratzen dituen mundua deskubritzea...Sakondu
Lehen eskolatzea une zirraragarria eta, aldi berean, desafiozkoa izan daiteke Haur eta gurasoentzar. Baina zuen bizitzako etapa berri honetan zaintzeko eta laguntzeko gaude. Banatzea zaila izan daiteke haurrentzat zein aitarentzat eta/edo amarentzat, baina zuen seme-alabentzako ingurune seguru, eroso eta aberasgarria sortzeaz arduratzen gara. Lehenengo asteetan, haur bakoitzaren premia indibidualei arreta berezia eskaintzen diegu, eroso eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz, hirigunetik...Sakondu
Lumalai izenpean, Lauaxetan aire librean ibiltzen diren oiloz osotutako oilategi ekologiko bat dugu. Aldian-aldian, oiloak eta oilategia zaintzeaz gain, ikasleek arrautza ekologikoak saltzen dituzte. Eta, zer ikasten dute esperientzia horri esker? Oilategia hezkuntza-tresna baliotsua izan daiteke haurrei ikasgai garrantzitsuak irakasteko: • Erantzukizuna: Oiloak zaintzeak eguneroko elikadura, ur freskoa eta arrautzak biltzea eskatzen du. Horrela, zeregin...Sakondu
Adimen Artifizialaren laguntzarekin kart elektriko bat eraikitzea, bere bateriak gehiago irautea… gure ikasleek egindako IAren aplikazioaren adibide batzuk dira. Adimen Artifizilak, tresna berri guztiek bezala, arriskuak, beldurrak eta errezeloak dituzte. IA ez da gure lana egiteko iritsi, gure garapenean laguntzeko baizik. Beste behin ere, teknologia hori erabiltzeko modurik onena zein den eztabaidatu behar dugu, gure...Sakondu