Aurki gaitzazu

Tag

Infantil
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.
Sakondu
Ez dugu guk esaten, Ming Kuok, Illinoisko Unibertsitateko Natur Baliabideen eta Ingurumen Zientzien Saileko irakasleak egindako analisi batek berresten du. Haurrek ingurune naturalarekin duten kontaktuak errendimendu akademikoa eta garapen osasungarria areagotzen ditu. Natura ikaskuntzarako baliabidetzat hartzeko garaia da; izan ere, ikerketa horren arabera, naturak zortzi modu desberdinetan areagotzen du ikaskuntza. Jakin nahi duzu nola? Artikulu...
Sakondu
Joandako astean Lauaxetan ospatu den bigarren eskuko liburu azokaren helburuetako bi dira. Bildutako 848€ak Greenpeacera bideratuko dira. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familiei!
Sakondu
Lauaxetako 4 eta 5 urteko ikasleek Plastikina ezagutu dute egunotan. Zerbait esan dizuete etxean? Oso panpina bidaiaria da, eta haur asko ezagutzea eta plastikoa ondo erabiltzearen garrantzia ikusaraztea du helburu. Ekimena UNESCOren Eskola Elkartuen Planaren Saretik sortu da. Plastikinak inspiratuta, Lauaxetako ikasleek bere dohain artistikoak erakutsi dituzte gainera, plastikoak biltzeko edukiontzi berezi bat sortuz. Haur...
Sakondu
Joan den ostiralean Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrek eurentzako egun berezi eta magiko batez gozatzeko aukera izan zuten: inauteriak, mozorrotzeak eragiten dien ilusio guztiarekin. Pixkanaka, aurrera goaz eta umeek eskertzen dute. Guztiok pozik, normaltasunaren bidean aurrera goazela sentitzeaz , eta pixkanaka maskara baino haratago euren arpegi politak ikusteagaz! Aurrera! Bide onean goaz.    
Sakondu
Irakurtzeko ohitura garatzea interesgarria da, baina nola egin? Esteka honetan irakurtzeko zaletasuna pizteko 10 gako eskaintzen dizkizugu. Bestalde, beste esteka honetan liburuak doan deskargatzeko webgune batzuk aurkituko dituzu. Eta gogoratu, bizitzako beste arlo batzuetan bezala, zuk irakurtzen baduzu, errazagoa dela haiek irakurtzea.
Sakondu
Txikiek beraien inguru hurbila zentzumenekin aztertuz (ukituz, usainduz, dastatuz, entzunez…) eta batez ere sentituz ezagutzen eta ulertzen dute. Ezinbestekoa da, beraz, horretarako une eta espazio estimulagarrietan parte hartzeko aukera eskaintzea. Gure ikasleek, talde txikietan, Gela Multisentsorial magikoan murgiltzeko eta gozatzeko aukera daukate Haur Hezkuntza guztian zehar. Ikusi bestela ondoko bideoan!
Sakondu
1 13 14 15