“Pozik bazaude egin txaloka. Pozik bazaude eskolan, etxean ta kalean, pozik bazaude egin txaloka”. Hori da gure txikiek abesten digutena. Helduoi gertatzen zaigun bezala, egun onak eta ez hain onak dituzte, bina orokorrean esan dezakegu zoriontsu bizi direla eta ikasten! Haien abestiarekin eta zuek pozik izatearen esperantzarekin izten zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Lauaxeta Ikastolan, haur...Sakondu
Euskarazko materialak, filmak, bideoak eta ikus-entzunezko edukiak edukitzearen garrantzia ezin da gutxietsi. Informaziorako eta entretenimendurako sarbidea gero eta digitalagoa den mundu honetan, funtsezkoa da gure ikasleek beren ama-hizkuntza hainbat testuingurutan bizitzeko eta esperimentatzeko aukera izatea. Aste honetan, Tinko elkartearen laguntzari esker, Haur eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek gure hizkuntzan filmak ikusteko aukera izan dute: euskaraz....Sakondu
Gure seme-alabak hazteko bidean, elikadura da garapen integralerako funtsezko alderdietako bat. Adin goiztiarretik, elikadura-ohitura osasungarriak irakasteak ongizate fisikoari laguntzeaz gain, helduaro orekatuago eta kontzienteago baterako oinarriak ezartzen ditu. Alde horretatik, garrantzitsua da txikitatik elikadura osasungarrian heztea. Zergatik da garrantzitsua haurtzarotik elikadura osasungarria sustatzea? Bizitzako lehen urteak erabakigarriak dira elikadura-eredu osasungarriak ezartzeko. Etapa honetan, haurrak garapen...Sakondu
Oraingoan, 4 eta 5 urteko ikasgelan sartu gara, eta Playing English-en kuxkuxeatu dugu. Eskolaz kanpoko honetan, ingelesean lehen urratsak ematen dituzte, non hizkuntzaz modurik dibertigarrienean gozatuko duten, ingelesezko entzumena eta mintzamena sustatzeko diseinatutako musika-jokoen bidez. ‘Jolasak ingelesez’ programak onura ugari eskaintzen dizkio hizkuntza-garapenari eta hazkunde orokorrari: Ikaskuntza dibertigarria: Jokoaren bidez ingelesa ikastea ez da eraginkorra...Sakondu
Jolas eta dibertimendua tarteko ere, ezagutzetara hurbildu gaitezke. Gaurkoan, HH eta LHko ikasleak beste cultura batzuk ezagutzeko aukera ezberdin bat izan dute. Aurtengo gaia, hain zuzen horixe izan da: munduko kulturak. Irudi batzuekin uzten zaituegu.Sakondu
Gaur Jolasbizin murgilduko gara, 4 eta 5 urteko haurren eskolaz kanpoko jarduera. Ekimen hau gure haurren mugimen-gaitasunen garapena jolasaren eta dibertimenduaren bidez sustatzeko diseinatuta dago. Gure esploratzaile txikientzako aurkikuntzak eta ikaskuntza. Jolas eta jarduera ugariren bidez, gure haurrek funtsezko trebetasun motorrak garatzeko aukera dute, hala nola koordinazioa, oreka, trebetasuna eta indarra. Jolasbizin parte hartzearen onurak...Sakondu
“Santa Ageda bezpera dugu… Euskal Herriko eguna. Etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe. ” Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala familietan zoriontasuna patu nahi dizuegu. Gaur bertan 4 urteko ikasleek abestu digute Lauaxetan eta haien partez zoriontasuna opa dizuegu etxe eta familia guztioi. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan...Sakondu
Gaur, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek San Blas eguna aprobetxatu dute gure tradizioak eta kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta, bide batez, burua ez ezik urdaila ere elikatzeko, egunerako sukaldean propio prestatu dituzten gozokiak dastatuz. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu. Eskerrik asko sukaldariei!Sakondu
Leku berri batera iristen garenean, anfitrioi bat izateak lasaitu egiten gaitu. Eskutik eramango gaituen norbait. Ezagutzen ez dugun leku horretan orientatzen laguntzen digun pertsona bat. Ingurunearekin ohitzen laguntzen diguna. Gure integrazioa errazten dueña, pertsona berriak aurkezten dizkiguna eta loturak ezartzen laguntzen diguna. Gainera, 80 zentimetro baino gutxiagoko altuera duen eta bizitzan esperientzia gutxi duen norbaiten...Sakondu