Joan den zapatuan une hunkigarriak bizi izan ziran Lauaxetan eta ez zen gitxiagorako. Bi astez udalekuetan egon ondoren, seme-alabekaz elkartzeko eguna zan! Ongi etorri! Sakondu
Plan ona, ezta? Guraso gehienek pixka bat itxaron behar dogu oraindik gure oporrez gozatzeko, baina, gure seme-alabak oporretan dagoz. Lauaxetaren proposamenen alde egin dabenek, gogotik gozatzen ari dira. Ikusi nahi dozu?Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea. Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait,...Sakondu
Lauaxeta Campus, etorkizunera begira daukagun proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi? Bota begirada bat horretarako bereziki prestatu dogun webguneari. Webgunera sartzeko klikatu ondoko estekan: https://www.campus.lauaxeta.eus/Sakondu
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dabela esan ohi da, eta, izan ere, irudiek etorkizun desiratu bat bistaratzen laguntzen dabe, eta hortik aurrera, etorkizun hori sortzen. Asmo horregaz egin dogu Lauaxeta Campusen bideo hau.Sakondu
Etorkizuna iragartzeko modurik onena berau sortzea da, eta horretarako Lauaxeta Ikastolan plan bat dugu. Plan horrek gure ikastola osatzen dugun komunitate osoaren garapena eta ongizatea ahalbideratuko du. Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei Lauaxeta Ikastolako ekosistema berreskuratzeko erronka bota geuntsen. Hainbat ideia batu eta hortik aurrera martxan jarri ginan. Proposamenen artean, Lauaxeta Ikastolako basoa eta anfibioentzako putzua. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Astiro-astiro, ikasleak hazten doazen heinean, beraien baso eta putzua ere hazten joango dira. Ikaskuntza gelatik haratago!Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.Sakondu
Badakie horretan adituek eta baita eta beren azalean biziten daben Lauaxetako ikasle batzuek ere. Besteak beste, eguraldia eta jarduera berak posible egiten dabenean lanean kanpora ateratzen diren ikasleak, eskola ortuan murgilduta ibiltzen diranak edota Lauaxetako txikienak, arrautza batzuei beroa emoten ari diren proiektuari esker, egun baten honeetatik txitatxoak jaiotzen ikusteko ilusioz dabiltzanak. Segi irakurtzen. Esperientziaren...Sakondu