Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...Sakondu
Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago. Jarraitu irakurtzen. Sakondu
Lauaxeta ikastola, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekaz bat eginez, Unesco Etxeak antolatutako jardunaldian izan zan. Ekitaldia atzo, urriak 23an ospatu zan, Bilbon. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
Erosketak egiteko orduan, gure erabakiak irizpide edo arrazoi ekonomiko eta teknikoetaz gain, ingurumenerakiko eraginean ere oinarritzen doguzanean, erosketa berdea egiten ari garela esan daikegu. Zentzu honetan, Lauaxeta Ikastolan erosketa berdea egiten dogu eta gure erosketa erabakiak zentzu honetan bideratzen doguz. Jakin nahi zelan? Jarraitu irakurtzen. Hainbat doguz erosketa berdeari lotutako onurak: Ikastolako baliabideak modu eraginkorragoan...Sakondu
Genero bardintasuna, pobreziaren amaiera, kalitatezko hezkuntza, osasuna eta ongizatea, … dira besteak beste, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako 17 helburuen parte. Lauaxeta Ikastolak, Euskal Herriko Unesco sareko kide bezala, bere esperientzia aurkeztuko dau, datorren azaroak 6ean izango dan ekitaldian. Jarraitu irakurtzen. Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da,...Sakondu