Abian da ikasturte barria eta beronegaz ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi badozu, hainbat iturri daukazuz. Ezagutu nahi?Sakondu
Lauaxetako DBHko ikasle batzuk primeran pasatzen ari dira egunotan. Joan dan astean surfa, aste honetan mendia eta datorren astean artea eta animazioa. Esandakoaren erakusgarri, ondorengo irudiak ikusi.Sakondu
Lauaxeta Ikastolako LEBBD programari esker, partehartzaileek, lan munduan gehien eskatzen diren enpresa eta hizkuntza konpetentziak landu eta akreditatzea lortzen dabe. Programa honen inguruan informazio gehiago, ondoko loturan klikatuz aurkitu daikezu. Joandako egunean Jon Ortega, Unai Carrera, Jone Escribano, Xabier Landa, Iñigo Gonzalez, Xabier Rekalde, Jon Elorrieta, Izaro Parra eta Liher Freiren txanda izan zan diploma...Sakondu
Pentsamendua errepikakorra da ziurrenik, aita-ama askoren buruan. Batez ere lehen aldia dan horreen kasuan. Baina hori ere ikaskuntza bat da guretzat, aita-ama gisa. Konfiantza izateko, eurei egiten uzteko, beren esperientziak izaten uzteko, beren emozioak eurak kudeatzeko. Eurekaz batera esperientzia honetatik ikasteko eta hazteko aukera da. Hori esanda, zure lasaitasunerako irudi batzuk eskaintzen deutsuguz, eta gehiago...Sakondu
XII. Olinpiada Ekonomikoen estatu mailako fasea ospatu barri da eta taldeko saria, Euskal Herriko Unibertsitatearentzat izan da. Meritua bertako ordezkaritzan izan diran 3 ikaslek eskuratu dabe. Euren artean Lauaxetako ikasle dogun Jon Ortega. Hori bai hori kurtsoari amaiera ona emotea!Sakondu
Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto! Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak? Sakondu
Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Gaur inoiz baino gehiago, errealitatea ikuspuntu desberdinetatik ikusteko gai izango diren lider enpatiko eta toleranteak behar doguz eta hau ere, gazteengan garatu daitekeen zerbait da. Ikusi nahi adibide bat? Urtero bezala, UNESMUN lehiaketan parte hartu dabe Lauaxetako Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Aurten, egungo egoerara birmoldatu behar izan dira eta online bidez garatu da jarduera. Nazioarteko harremanek eta...Sakondu
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. Arrazakeriaren inguruan hausnarketa...Sakondu
Gazteriaren beharrizanei aurre egiteko balio hezitzailea hartzen dau European Youth Parliament ekimenak. Ikasteko esperientzia eraldatua eskaintzen deutsee ikasleei eta Lauaxetan urtez urte gehitzen dan esperientzia bat da. Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen. Beste behin, Lauaxetako ikasleak European Youth Parliamenten parte hartzen ari dira. Aurten DBH 4. mailako 5 ikasle honeeek hartuko dabe testigua: Greg Bulanyi,...Sakondu