Tag

LH
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun esberdin bat izan zuten, ikasgelatik kanpo, baina ikasketaz beteta. Itsasmuseumera bisita, Bilbotik ibilbidetxoa eraikin eta eskultura esanguratsuenak ezagutzeko eta Gabonetako jaiotzak ikustea. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Gaurkoa egun berezia izan da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, eurena ez den errealitate batera hurbildu ahal izan baitira. Hau da, bizitza osoa aurretik eta gogo, proiektu eta ilusio handia duten 11 urteko gazteen larrutik atera eta une batez adinekoen eta mendekotasun-egoeran daudenen larruan jarri ahal izan dira, haien errealitatea eta egunerokotasuna ulertzeko. Igurco Orue...
Sakondu
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!
Sakondu
Atzokoan, LH 1. mailakoen txanda izan zan ikastolako errentari berriak ezagutzeko: gure astotxuak!
Sakondu
Ostiralean, eguraldia gure alde egon ez arren, bageneunkan zer ospatu gurean: Euskararen eguna! Hona hemen eguneko irudi batzuk! Aurrera!  
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...
Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio ugari esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, horietako askoren atzean gure emozioen kudeaketa desegokia baitago. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Sasoiaren eskutik.
Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea, indarkeriatik urrun. Gure seme-alabek jakin behar dute harreman batean bi aldeen beharrak kontuan hartu behar direla. Hori dela eta, azaroaren 24an, jarduera ugari egin dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. DBHn bideo...
Sakondu
Batzuetan zaletasunak, talentuak eta aparteko interesak izaten ditugu, besteekin partekatzen ez ditugunak. Gure buruari bestekin partekatzeko askatasuna ematen diogun neurrian, garenarekiko koherenteagoa izateaz gain, gainerakoek hobeto ezagut gaitzaten ahalbidetzen dugu. Ahotsenearekin, horrelako zerbait gertatzen da. Lehen Hezkuntzako ikasleek aukera dute ostegunero lagunekin nahi dutena partekatzeko. Jolas-orduan da, eta orain, gainera, udazkena eta euriteak iritsi direnez,...
Sakondu
Hasiera batean ez dirudi zerikusi askorik duenik, baina kasu honetan bat datoz: bere garaian, Louis Lex Bredako unibertsitateko ikertzailea Lauaxetan garatzen ari den mugikortasun iraunkorreko proiektuaren berri eman genizuen. Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da eta Louisek azaldu die zuzenean. Horrela, proiektua bertatik bertara ezagutu dute eta gainera, ingelesez denez, hizkuntzarekin ere praktikatu dute. Bredako...
Sakondu
1 12 13 14 15 16 23