Aurki gaitzazu

Tag

Primaria
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.
Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, gaurkoan ikasleek Lauaxetatik Zornotzara joan-etorria egin dute, ikastolatik pasatzen den bidegorria erabiliz. Espazioa ez zaie falta, eta eguraldi ona lagun dute gaur; beraz, esperientziak, berritasunaz eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasteko aukera eman die. Besteak beste: Bide-hezkuntza:zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen...
Sakondu
Aste Santuko oporren aurretik, urtero bezala, elikagaien bilketa solidarioa egin genuen. Ekimen honek komunitate gisa indarrak batzeko aukera ematen digu, gehien behar dutenei laguntzeko eta Lauaxeta osatzen dugun 1.000 familia eta 1.400 ikasle baino gehiagoren indarra baliarazteko. Guztion eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, elikagai ez galkorren kopuru ikaragarria bildu ahal izan genuen. Eta gaur, keinu hori...
Sakondu
Letreiatze-lehiaketak (spelling) oso ezagunak dira mundu anglosaxoian, baina Euskadin ere baditugu. Atzo Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek parte hartu zuten Deustuko Unibertsitatean egin zen lehiaketan eta diploma lortu zuten. Maddi Dañobeitia, Maite Laskurain, Hugo Vazquez, Manex Lizardi, Leyre Willuveit eta Izaro Azkarate dira. Zorionak!
Sakondu
Azken asteetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren mundu liluragarrian murgildu dira, artikulu eta eskubide bakoitza buru kritiko eta konprometituarekin arakatuz. Proiektu honen helburu nagusia giza eskubideen ulermenean sakontzea eta munduko hainbat lekutan zein neurritan betetzen diren ebaluatzea zen. Zertan datzan jakiteaz gain, egungo testuinguruan duten esanahiari eta garrantziari buruz hausnartzea. Hasieratik...
Sakondu
Atzo esan dezakegu “astelehena ez zelan horren astelehena” izan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Izan ere, irteera bisita bat egin zuten gehienei gustatzen zaien zerbait ezagutzera: txokolatearen mundua! Iritsi ziren unetik, kakao-usainak bildu gintuen, zentzumenak iratzarriz eta esperientzia paregabea aurreratuz. Begi bitxi eta irribarre irrikatsuekin txokolatearen mundu liluragarrian murgildu ziren. Chocolates Mendaroko gure anfitrioiek txokolatea...
Sakondu
Ikasterako orduan, badaude bizitzan zertarako balio izango diguten ez dakigun aspektuak, baina badaude baita unean bertan erabilgarriak direnak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleek Bihotz-biriketako Bizkortzeari (BBB) buruz hitz egin dieten osasun-profesionalen bisita jaso zuten atzo eta gaur. Saio hau funtsezkoa izan da haurrak lehen laguntzetako oinarrizko kontzeptuetan sartzeko eta larrialdi-egoeretan nola jokatu jakitearen...
Sakondu
Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin. DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik hasi...
Sakondu
LauHaixetara Irratiaren azken saioarekin, bihurrikeria eta istorio berriak iristen zaizkigu Ikastolatik! Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak mikrofonoen aurrean jarri dira berriro, oraingo honetan beren podcastaren pasarte berri honetan bizi izan dituzten pasadizoak eta esperientziak partekatzeko. Patioko bizipenetatik hasi eta ikasgelan bizitako uneetara, esatari gazte hauek euren munduan murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Gogo bizia eta sormena uztartuz,...
Sakondu
Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolako 76 ikaslek ikuslez betetako entzuleria liluratu zuten, Josu Elberdin musikagilearen “Ametsen bidea” lanaren interpretazio ikusgarriarekin. Ekitaldia Zornotza Aretoan izan zen eta une zirraragarria izan zen artista gazteentzat zein haien familientzat. Momentutik harago, zer ikasi zuten esperientzia horri esker? Talde-lana: Ipuin musikal baten interpretazioak parte-hartzaile guztien arteko koordinazio bikaina eskatzen du....
Sakondu
1 12 13 14 15 16 27