Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?Sakondu
Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea. Pandemiak asko kendu deusku danori. Hala ere, ezin dogu ahaztu honek erakutsi deuskun guztia. Ondo dakite hori Lauaxetako 2. Batxilergoko ikasle diren Irune, Matxalen eta Amaiak. Beraiek erakutsi deuskue egoera ezkor batetatik, beti atara daitekeela positiboa edo itxaropentsua dan zerbait,...Sakondu
Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko “Pentsatzeko ipuinak” ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. Arrazakeriaren inguruan hausnarketa...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuk, sarituak izan dira etorkizuneko herri/ hiriaren proposamen lehiaketa batean. Deusto Citiesek Making CITIES 2030 antolatu eta sustatzen dau, BBVAgaz lankidetzan, Hiriaren Garapen Iraunkorra eta Agenda 2030en edukiak zabaltzea helburu dauan ekimena. Parte hartzaileen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleak. Segi irakurtzen. Leire Ruigomez, Paula Aldazabal, June Zubiete eta Mikel Caballerok beren etorkizuneko herriaren proiektua...Sakondu
Hezkuntzaren bitartez gizartea eraldatu daikegu eta, horrela, etorkizun hobea lortzen lagundu. Ildo horretan, Bilaka dokumentalak eredu pedagogikoak eta hezkuntza-proiektu berritzailedun 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen dau, Lauaxeta Ikastola barne. Segi irakurtzen. UNESCO Etxeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz egindako dokumental honetan, Garapen Iraunkorrerako Helburuak hezkuntzan eta kudeaketan integratzen dabezan 11 ikastetxeren esperientzia jasotzen da: Zumaiena (Zumaia),...Sakondu
Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten. Jarraitu irakurtzen.Sakondu
EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago. Jarraitu irakurtzen. Sakondu
Matxismoaren aurkako ipuin lehiaketa, Fair Saturdayren ekimen bat da eta gure gazteak gaur egungo arazoetariko baten inguruan hausnartarazteko helburuaz sortua da. Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, sarituak izan dira. Jarraitu irakurtzen. Etorkizuneko belaunaldia izango diran heinean, garrantzitsua da oso, gure gazteak matxismoaren bidegabekeria eta arazo honek gizartean sortarazten dauazan ondorio larrien inguruan ohartaraztea. Lehiaketa hau, ez...Sakondu
“Cuentos contra el bullying” Fair Saturday erakundeak antolatutako lehiaketa bat dogu, gazteak eskola jazarpenaren aurka kontzientziatu eta gizarte moduan berau akatzeko helburuz. Lauaxeta Ikastolako ikasle bi, sarituak izan dira. Jarraitu irakurtzen. Fair Saturday, ekimen sozialak gauzatzen dauazan erakunde bat dogu. Oraingo honetan, “Cuentos contra el bullying” delako lehiaketa antolatu eta Lauaxeta Ikastolatik, hainbat izan ziran aurkeztutako ikasleak....Sakondu