Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > DBHko Talentu Tailerrak: entretenimendua eta ikaskuntza udaren atarian

🎯  🌱 Zer irudituko litzaizuke ikasturtea amaitzea pasio berriak deskubritzen, modu praktikoan ikasten eta gehien gustatzen zaizuna eginez?

Hori da hain zuzen ere DBHko Talentu Tailerren bidez proposatzen duguna: ikasle bakoitzak bere interes pertsonalak aukeratu, esploratu eta garatzeko aukera duen esperientzia, jarduera sortzaile, dinamiko eta motibatzaileen bidez.

🧩 Zer motatako jarduerak eskaintzen ditugu?
Tailer hauek ikasleek beren interesen arabera aukeratzeko eta norbere gaitasunak modu inspiratzaile eta lankidetzazkoan garatzeko aukera ematen dute:

  • Ingurune-esplorazioa: ikastetxeko inguruan ibilbide eta jarduera didaktikoak, ikerketa eta naturarekin lotura.
    • Artea eta eskulanak: margolaritza, street art, bitxigintza, jostura eta arropen pertsonalizazioa.
    • Musika eta adierazpena: abesbatza, orkestra, dantza ezberdinak eta gorputz-adierazpena.
    • Kirola eta natura: aire zabaleko jarduerak, euskal kirolak, futbola, pilota, Global Training.
    • Ikus-entzunezko artea eta idazketa: zinema-foruma, podcast-ak eta sormen-idazketa.
    • Sukaldaritza eta gozogintza: “Gozogintza” tailerra postreak prestatzeko eta etxera eramateko errezeta bilduma batekin.
    • Argazkilaritza eta teknologia: rallya, edizioa eta oinarrizko kontzeptuak; Arduino bidez mikrokontrolatzaileetan hastapena.
    • Esperimentazioa: laborategiko jarduerak, birziklapena, kosmetika naturala, sormena sustatzen eta eskulan jasangarriak.

✅ Ikasleentzako onurak
• Pasioak piztu: interesatzen zaizkien arloak aukeratzeak ikasteko gogoa pizten du.
• Garapen integrala: sormen, emozional, kirol, teknologiko eta soziala.
• Gaitasun praktikoak: podcast bat grabatzea, bitxi bat diseinatzea edo postre bat prestatzea.
• Talde-lana eta elkarbizitza: elkarlanean aritu, hitz egin eta elkar aberasten dute proiektu bakoitzean.

Lotura honetan ajurkituko duzu informazio gehiago.

Azken albisteak

2025/12/19
Lauaxeta osoaren partez: Gabon zoriontsuak
2025/12/19
Generoa, identitatea eta sexu-orientazioa: errespetuan heztea
2025/12/18
Istorioz egindako zubiak: kultur aniztasuna lantzen 1. DBHn
2025/12/17
Irakurle taldea Mikel Reparazekin, Lauaxeta Ikastolan
2025/12/17
Emma Novoa, Bizkaiko hipika txapelduna
2025/12/16
Esploratu, aurkitu, erabaki: Orientazio Azoka ospatu dugu Lauaxetan

Kategoriak

Buletinean harpidetu