Gaur, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Txitxiburduntzi eguna ospatu dute. Argazki batzuekin utziko zaituztegu, baina pena da usaina ez iristea eta zaporeaz gozatzerik ere ez izatea. Ez dizuegu inbidia gehiago eman nahi! Baina ba al dakizue ezer ohitura honi buruz?
Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan Inauteri aurreko igandean ospatzen zen. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero, txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.
Gaur egun, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Txitxi-burruntzi eguna kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein familiarekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin.
Egun honek izen ezberdinak jasotzen ditu lekuaren arabera:
- Txitxiburduntzi
- Kanporamartxo
- Sasimartxo
- Basokoipetsu
- Kanpamartxo
- Txitxiburruntzi
- Sasikoipetsu
- Basatoste
- Basaratoste
- Basaratuste
- Sarteneko
- …
(Info: inurri.eskaut.org)